BCCCAP00000000000000000001165
POLIKARPO AlTAK ZITUEN EUSKAL ESKU-IDATZI... - Francisco Ondarra 649 4. "Elizondo". Hau ere dotrina bat, "Lekarotzen 1935.k 0 Lorillan Ara– natz'tar (Lezoko) Jose"-k aldatua, bestea bezala. Hau ere "Fondo" hortakoa, hor aurkitzen bait dugu "Catecismo, en dialecto vulgar de Elizondo" -Ik. RIEV, 1913, 187 or., 23. z.-. 5. Azkenik, badaude zenbait sermoiren serokopiak, Lekaroz-en daude– larik egileek egin zituztenak. XVIII/XIX. mendekoak eta baita ere XX. men– dekoak izan daitezkeenak. Bukatzeko, eta esan dugun guztiaren laburpen bat egiten dugula, ikus dezagun zenbat agiriren berri eman dugun: Bizkaieraz 83; gipuzkoeraz 21; lapurdieraz 18; Nafarroa-ko euskaraz -Gofiibar, Lizarraga, Baztan, Bidasoa aldeko eta beste- 113, eta ez dezagun ahaztu Nafarroa-ko agirietan hiru libu– ru sartzen ditugula. Ikusi duzuenez, aurkezpen utsa egin dugu. Lan haundia dago oraindik nork eginak izan ziren, nolako euskara duten etab. ixtudiatzeko eta jakiten saiatzeko.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz