BCCCAP00000000000000000001165

648 EUSKERA - XXVI (2. aldia) pluraleko genitibo eta datiboan: animakentzat 'animentzat', begiyaki 'begiai', etab. -Ik. Polikarpo Aita, Fontes, ut supra, 66. or.-. 2. "Novena de S. Francisco de / Asis. / S. Francisco Asis-coaren / Bederatziurrena / A M D G". Liburuxka antzera josirik, 44 orrialde ditu, 5 marrazkiz ederturik, 210 eta 150 mmkoak. Erderatik itzulia dago, erderazko bederatziurrena Antonio Bozal, zister– ko batek, egina delarik. Itzultzailea J. I. A. da, honela bait dio: "J. I. A.-c / Erderatic Eusquerara itzulia.". Noiz egin zuen lan hori ere esaten digu: 1865. urtean. Gipuzkoeraz dago itzulpena. Francisco Ondarra Euskaltzaindian Sartze mintzaldian (Altsasu, 1981-III-22) 3. "Errazuko Dotrina / Cristau Doctrinaren declaracionea". Aldaketa honen egilea Lezoko Jose Aita, kaputxinoa, da, eta Lekaroz-en egin zuen, 1935.urteko maiatzean -Ik. azkeneko orrialdea-. Ez dugu dudarik egiten Dotrina hau "Fondo Bonaparte" delakoan dagonaren aldaketa dela, Nafarroa-ko Forudun Aldundiaren Artxiboan ongi gordea; bainan aipatu dugun urte horretan ihesaldi bat Lekaroz-era egin zuena. -Ik. RIEV, 1913, 188. orrialdea, 45. zenbakia-.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz