BCCCAP00000000000000000001165
POLIKARPO AITAK ZITUEN EUSKAL ESKU-IDATZI... - Francisco Ondarra 647 genuen guk bi liburu horien berri: luzera eta zabalera, zenbat orrialde eta zer gai, noizkoak diren etab. -Fontes, 1972, 265-281-. Horietako haundienak 385 orrialde ditu; 300 eta 205 mm. luze-zabal. Besteak 314 ditu; 150 eta 110 mm. luze-zabal. Eraskina Aipatu ditugun agirien osagarri bezala, Errezu-ko Jorje Aitak, Euskal– tzain Ohorezko denak, aurkitu dituen agirien berri emango dugu lenenbizi; eta urrengo, Lekaroz-ko Liburutegian dauden izkribuena. Oso laburkiro mintzatuko naiz atal honetan. A. Jorje Aitak aurkitutako agiriak 1. Bost elkarrizketa eta seigarren baten asiera, gogo-jardunei buruz. Bizkaieraz daude eta XIX. mendekoak dira. 2. Baztaneraz: hamabi sermoi eta sermoi zati. Hemeretzigarren mende– koak: Amaiur, Arraioz eta Gartzain-goak. 3. Bidasoa aldeko euskaraz, baztaneraz ote? Bederatzi sermoi dira, XX. mendekoak, Elizondo-n eta predikatuak. Beren egileak Lekaroz-ko kaputxinoak izan daitezke. 4. "Amoresco eta doloresco Jesu Christoren pausoac" izeneko liburux– ka. Nafarroa-ko euskaraz dago, egoaldeko euskalkia besteren batekin nahas– tua erakusten duela. Hemeretzigarren mendekoa daiteke izan. Euskara ederra du, batez ere sintasiaren aldetik. 56 orrialde: 103 eta 75 mm., orrialde bakoit- zean gehienez 10 lerro daudelarik. · B. Lekaroz-ko Liburutegian dauden agiriak 1. "Sermones de Mission en Basquenze / al simple uso del Padre Carlos de Fuenterravia / Religioso Capuchino. En el Conv.to de Pamp.a Afi.o 1775." Bere berri eman zuen Polikarpo Aitak -Fontes, 1976, 65-75-. Liburu lodi bat egiten dutela daude josirik predikuak, 566 orrialdeko liburu/ mardula. Paperaren luzera-zabalera 210 eta 150 mmkoa da gutxi gora bera. Lehenbiziko 66 orrialdeak misio sermoiek osatzen dituzte eta Nafarroa– ko euskaraz idazten saiatzen da autorea; beste guztiak, orrialde bakarren bat kenduz gero, Oiartzun aldeko euskaraz daude. Egilea hondarribitarra zen eta gainera sermoi horiek, Garizumetan predikatzeko prediku horiek, Oiartzun– erako prestatu zituen. Hitzaldiak urte hauen tartean izan ziren idatziak: 1775-1791; eta Oiartzun-go garizumak urte hauetan predikatuak: 1786-1794 -bederatzi urte segidan; bainan tomu honetan sei urtetakoak daude baka– rrik-. Hondarribitarra denez gero, bere herriko euskara ageri da, adibidez,
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz