BCCCAP00000000000000000001165
644 EUSKERA - XXVI (2. aldia) guztietara zabaltzen zelarik: Auritz, Arakil, Gares eta Estellerriko Gofiibar eta Gesalatz-en euskalki hau erabiltzen zuten. Beraz, asi Pirineotatik eta Erribera-raino ailegatzen zela esan daiteke. Euskara ona eta euskara gaizkara, biak ditugu izkribu hauetan. Atal hau bukatzeko eta Nafarroa-n garai haietan zein sakonki sarturik zegon gure euskara ikusteko, bi lekuko ekarriko ditugu, gure predikuetatik hartuak. Lehenbiziko lekukoa Goiiibarko euskaraz egon daitekeen sermoi batetik hartzun dugu eta honela dio: "Bada Jaun Divino arec errespondatuco dizu, cer, bentures nere Prediquedoreac itz eguindute zuretaco Erdaras, franceses, latifies, edo zuc ecin comprenditu dezaquezun moduen?" -29. sermoia, 2v., 4, 4s-. Eta bigarren lekukoa Oltza aldeko eta Baztango euskara nahasten dituen prediku batean dugu: "Cergatic vsten duzue emen eztirela aurrac min– zazen frances? Cergatic vere Aytac ezpaitaquite frances, eta arla ezpaitabete iracusten; eta cergatic mintzatzen dire guciac vscaras; cergatic vere Gura– soec eztaquite vertze lenguajeric; eta aria icasten dute lengaje au vere gura– soenganic" -54. sermoia, 12, 3, 2-5-. Gofiibarko esku-idatziak hauek dira: 1. "Domingo primero de quaresma." 1743 eta (berriz predikatua) 1826. Lehenbiziko sei sermoi hauek sail bat osatzen dute: Igo saila. 2. "Sermon del Quarto Dom. 0 de Adbiento". 1747. 3. "Sermon del Seg.do Domingo de Quaresma". 1749. 4. "Sermon del Segundo Dom. 0 de Quares.a''. 1753 eta 1826. 5. "Dom.a 3 quadrag.•". 1827. urtean berriz predikatua. 6. "Dom.a 4.a Quar.e''. 1826. urtean berriz predikatua. 7. "Dom.ca 4.a Quad.mae". XVIII edo XIX. mendekoa. Urrengo hiru predikuekin 2. saila osatzen. 8. "Garicimaco irugarren Igandeco Lecioa". 1830ean berriz predika– tua. 9. "Garicimaren Laugarren Igandeco predicu, edo Leccioa". 10. "Garicimaren borzgarren Igandeco Leccioa". 11. "Domingo quarto de Adviento, afi.o de 1755". Hemen asten da 3. saila, eta 26. arte ailegatzen da. 12. "Adviento. / Dom.a 3.a adventus. / afio de 1757". 1822 ta 1829 berriz. 13. "Domi.a 2. Quadre. / Delos pocos que se salvan. / Izu". 1757.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz