BCCCAP00000000000000000001165

POLIKARPO AITAK ZITUEN EUSKAL ESKU-IDATZI... - Francisco Ondarra 643 48 (17). "Ceniza". Henuritz (?), 1842; Uztaritze, 1845 eta 1851; Arrangoitze, 1847; eta Monjak, 1859. Esku batenak hau eta urrengoa. 49 (18). "Etsaiyac". D. Goiiibarko esku-idatziak Gofiibarko Munarriz-en arkitu ziren euskal agiriak 55 dira, bat ez beste guztiak sermoi edo predikuak. Horien berri beste lan batean eman genuen eta orain imprimategian dagon Eu.skera-n azalduko da. Orain hirurogei bat urte direla izan ziren arkituak eta Damaso Aitaren eskuetara ailegatuak. Gero Polikarpo Ak. gorde izan ditu. Idatzirik dauden paperaren neurria hau da: 150 / 155 x ea. 210 mm. Noiz izan ziren eginak? Oker ez bagaude, XVIII. mendean izan ziren eginak gehienak, zaharrena 1743. urtekoa delarik. Dudarik gabe, 23 izkribu mende hortakoak dira, eta zazpi XIX. mendekoak. Beste guztiak, 25 prediku etab., ezin esan noizkoak diren: hemezortzigarren ala hemeretzigarren men– dekoak. Nork izan ziren eginak ezin dugu esan, bainan hamabi bat sermoigile badirela badakigu. Hamabi bat esku ezberdin badira, eta esku bakoitzak eus– kara diferentea du; beraz, hamabi bat euskal idazle baditugu. Horietako batek hamasei (16) sermoi utzi ditu, eta beste batek bat bakarrik. Berrienak, XIX. mendean idatziak, karmeldar batenak dira; horietako batean -nere sai– letan 53. sermoian- hau irakurtzen bait dugu: "Ayta lumbier nere erreligio– netaco Ayta D. 0 (= Docto) batec". Aita Lunbier hamazazpigarren mendeko teologu eta predikalari bat izan zen, karmeldar oinetakoduna - Ik. gure beste ·tan hori-. Besteren bat frantziskotarra edo beharbada kaputxinoa izan daite– ke, honela bait dio: "gure Aite S. franciscoc" -47. sermoia-. Beste erlijioso– ren bat ere badaiteke izatea; bainan uste dugu gehien-gehienak herrietako apaizek eginak izan daitezkeela. Nun izan ziren predikatuak ere ezin esan. Behin bakarrik ematen zaigu horren berri, eta horregatik badakigu horietako bat Irufierri-ko Izu herrian, Oltza-ko zendean, 1757. urtean -13. sermoia-, izan zela predikatua. Pentsa daiteke Gofiibar, Oltza-ko Zendean eta Nafarroa-ko beste zenbait tokitan ere aitu zirela hitzaldi horiek. Nungo eta nolako euskara duten esango dugu orain. Bonaparte Prin– tzearen hitz eta aditz-jokoak etab. ikusirik, baita ere Elkano-ko Lizarraga-ren liburuekin gombaraturik, esan daiteke idatzi gehienak Gofiibar eta Oltza alde– ko euskaraz da111dela; eta badaiteke zenbait Ultzama edo Ezkabarte aldekoaz egotea. Lau ez beste guztiak Nafarroa-ko euskaraz daude: goi nafar egoalde– koaz eta goi nafar iparraldekoaz. Hau obeto konprenitzeko, gogoan izan behar dugu goi nafar egoaldeko euskalkia Irufie-ko euskara zela, hortik alde

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz