BCCCAP00000000000000000001165

640 EUSKERA - XXVI (2. aldia) Nun izan ziren predikatuak? Ageri diren herrien izenak hauek dira: Arizkun, Arrangoitze, Bera, Beronitz (?), Hendaia, Henuritze (?), Etxalar, Irun, Oiartzun eta Uztaritze-n eta ez dakigu nungo monjetan. Nork idatziak izan ziren ezin dugu esan, bainan uste dugu kaputxinoak izan daitezkeela. Horietako batean, Irun-en predikatzeko egindakoan, hau irakurtzen dugu tED.· t hcm) sermoiaren ondotik dakarren NOTA luze batean: "Otras barias cosas se bailan en el archivo de nro convento de Fuenterrabia: Como milagros, ataq.•" -2. sermoia, 19. orrialdea-. Guztira, hamar bat eus– kal idazle ez-ezagun ditugu, pentsatzen dugu; eta esan daiteke mugaz alde honetakoak direla, euskaraz ez dauden gauzak gaztelaniaz bait daude. Gaine– ra, honako hauek arkitzen ditugu: "Fue escrito en Francia y predicado a los Franceses en su Dialecta (sic)-4. sermoia-, eta "Estas doctrinas estan escri– tas en la Dialecta labortana" -44. sermoia-. Idazkeraren aldetik, prediku askotan -tt- (t bikoitza) erabiltzen da fran– go, eta horietan beretan -r- bakuna -rr- bikoitzaren ordez. Esakeraren aldetik, guztietan "hiato''-a austeko joera argi ageri da; bainan azkeneko bietan oso gutxi. Morfologiaren arloan hau esan dezakegu: genitibo edutezkoa pluralean (h)oquin 'hauen' izaten da askotan; eta irakurtzen dugu baita ere Gizonequin– zat 'gizonentzat' -1. sermoia, 4, 3-, maldadiaquifia 'maldadeena' -8. ser– moia, 3, 3-, Elicequin 'elizeen' -12. sermoia, 13, 2-. Sintasiari gagozkiola, berriz, prediku guztietan -a mugatzailea gorde egiten da aipatuko dugun sin– tagma hau bezalakoetan: "templu sagraduba onetan" -2. sermoia, 1, 1-. Fenomenu hau, salbuespen bakanen bat ez beste gu:.:hetan, ondotik erakusle– ren bat datorrenean gertatzen da, salbuespen bezala honoko hau erakusten dugula: "arpeguiya ariii.arequin" -3. predikua, 10, 1, 12-. Esan dugun bezala, Bidasoa aldeko eta Lapurdiko euskaraz daude dotri– nak eta beste. Gerta daiteke sermoi bat Uztaritze-n eta Etxalar edo Oiartzun– en erakutsia izatea. Bestalde, monjei predikatuetatik sei lapurdieraz daude eta bat Bidasoa aldeko euskaraz: 1859, 1860 eta 1861. urtetan emanak. Nungo monjak ziren eta nun bizi ziren? Uste dugu Arizkungoak izan daitezkeela, "clarisas" direlakoak. Itzaldi horietako bat, 30a, "Santa Clara de Asis. Virgen" izenekoa da. Esan behar dugu ere, prediku hauek ez zirela egin monjei predikatzeko, baizik herriren batean, eta gero monjendako aprobetxa– tuak. Buka dezagun atal hau Nafarroa-rekin zer ikusirik daukan berri bateki– n. Prediku baten izena hau da: "San Francisco Xavier", Oiartzun-en, 1834.urtean eta bertan ikusten dugu predikalariak badakiela Nafarroa Euskal-Herria dela, honela bait dio: "Jayo cela (San Frantzisko Xabier) gure Espaii.ian, vscal Errian, Nafarruan" -15. sermoia, 1, 15-16-. Sermoi, prediku eta dotrinen izenak hauek dira:

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz