BCCCAP00000000000000000001164
SAN MARTIN'EN KANTA-A. Yulen Yurre 459 3) Azkue jaunaren Cancionero popular vasco, Retanak argitara emana bi tomo aunditan; eta Euskalerriaren yakintza, Madrilleko "Espasa. Cal– pe"k argitara emana lau tomo aunditan, bietan dago kanta orren olerkia edo letra. Baina musikarik ez dago; kanta guztien musikak onekin guztiz ezberdinak dira. 4) Gorka Knor, Gasteiz'ko abeslariak, Zeruko A rgia'n "Araba'ko kan– tu zaarretaz" lan polit eta irakurgarria atera zuen. (Ikusi Z. A. 1974, Abuz– tuak, 4-11, 596-597 zenbakian, 16 garren orrialdean). "Araba'n kanta zaar asko zela, dio; baina ez zituztela bildu. Kanta zaar orrein artean, bazela bat, esaik bat", Legutio'n bildua. Orain galdetzen dut nik: "Nik Zeanuri'ko Olabarri auzoan jasoa. Azkue'k bere bildumetan ez dakarrena, ez al da Knorr jaunak dioen, Araba'ko kanta zaharren bat izan– go... ? Ez da Legutio'n kantetan zen ura bera izango? Kontura gaitezan Araba'ko euskalkia bera bizkaiera zela. Eta gainera, Legutio eta Zeanuri ez daudela ain urruti elkarrengandik. 5) Esaik bat = esan egik bat. Salbauko gayozak = salbauko gaitu.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz