BCCCAP00000000000000000001156
LOS ARCOS-EN EUSKAL IZENA URANTZIA OTE? 1989-/X-6/9 Frantzisko Ondarra Lekaroz Jose Maria Satrustegui J.k 1989. urteko Apirilaren 5.ean idatzitako gutun bat hartu nuen zenbait egun geroago. Roman Felones J.k bere herriaren euskal izenari buruzko zenbait gauza jakingarriren berri eman ziola-ta, horiek guri azaltzen zizkigun eskutitz horretan. Aipatzen ziren bertan Curnonium, Cornava, Urancia, etab. Argigarri gerta zitekeelako, bidali nuen nere aldetik orrialde bat euskaltzain guztien artean banatua izan zedin. Hemen ikusiko duzuena da, pixka bat zabal– durik aipamenak eta testu inguruak. 1. URANCIA "Burgas, Nageras, Kalagurria, Urancia que dicitur Arcus, Stella... ". hau ira– kurtzen dugu hemen: Liber Sancti Jacobi. Codex Calixtinus. I, Texto, Transcrip– ci6n de Walter Muir Whitehill. Santiago de Compostela, MCMXLIV, Liber IV, Capitulum III, pagina 304. 2. URRANCI "Aban;m;a integra cum Ecclesia sua, et suo monasterio, quod dicitur Yran90 cu(m) suis decimis in Vrranci, et in Legarda". Ik. Prudencio de Sandoval-en Catalogo de /os Obispos que ha tenido la Santa /glesia de Pamplona... En Pamplona, por Nicolas de Assiayn, Impressor del Reyno de Nauarra. Afio M.DC.XIIII., 30. or. 3. URRANZI "Abarzuza enteramente con su Iglesia, y su Monasterio, que se dice de lranzu, con sus decimas en Urranzi, y en Legarda".
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz