BCCCAP00000000000000000001154

OIREGI-KO BUENAVENTURA AITA... - Patxi Ondarra 29 Oieregiren idazkietara gatozela, esan dezakegu hirurehun bat lan argitaratu zituela honako aldizkari hauetan: lrugarrengo Prantziskotarra, Zeruko Argia, Euskal-Esna/ea, Euskera eta Donostiako La Cruz izene– koan. Zeruko Argia-n agertu zen multzo luzetxo bat Quadragessimo Anno entziklikaren itzulpena da. Liburuak eta liburuxkak bederatzi dira, gehienetan erlijioarekiko gaiek osatzen dituztela: Jesukristoren Bizitza, herriarendako liturgia eta euskal– erdal, erdal-euskal hiztegia. Irunean, Archivo Provincial de Capuchinos delakoan gordetzen diren lanak, argitaratu gabeak, ez dira gutxi. Horietan ere erlijioa eta euskara dira gaiak. Erlijioaren arloan hauek dira nagusi: kristau ikasbidea, apologetika, sinismena eta katoliko ekintza. Euskararen arloan: euskal irakurgaiak nola erraztu eta batasunera eraman, bizkaiera eta gipuzkoeraren arteko desberdintasunak nola gutxitu, erdaratik euska– rarako itzulpenak nola egin, erdal-euskal hiztegi erlijio eta gizarteko lexi– koa dakartenak moldatu, etab. Esan dugun guztia entzun ondoren ez da inor harrituko Euskaltzain– diak hasiera-hasieratik bere urgazle egin zuela jakiteaz. Lizartzak ematen digu honen berri, honela (6): "Atzoko izparringitan irakurri det "Euskel– Zaindia"k Oyeregi'tar Bonabendur A. bere laguntzaletzat edo autatu dula (Academico correspondiente)". 1921. urteko martxoaren 4. egunean idaz– ten du hori. I. OIEREGIREN LAN ARGITARATUAK 1. Jesukristo gure Jaunaren Bizitza. EGILLEA Mataro'tar Pelegrin O.M. Cap. ITZULTZALEA Arbelaitz 0. M. Cap. Irufia'ko Kaputxino'en Irarkolan (1921), 1-87 or. 2. Gaurko Izkillu edo Arma. (IRAKURGAIAK). Arbelaitz kaputxi– noak itzulia. NOTA. Aita Samuele Cultrera Kaputxinoa (da egilea). DONOS– TIA, 1922, 1-102. 3. PENTEKOSTE. Arbelaitz A. 0. M. Cap. Erriarentzako Liturgia. IRUNA, 1930, 41-52. 4. Pentekostes-ondorea. Arbelaitz 0. M. Cap. Erriarentzako Litur– gia. IRUNA, 1930, 53-62. 5. Billebaiketa edo Zirkunzisio-Jaia. ARBELAITZ 0. M. Cap. Erria– rentzako Liturgia. IRUNA, 1931, 1-11. (6) Euzkadi edo La Gaceta egunkarietan izan daiteke honen berri.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz