BCCCAP00000000000000000001154

28 EUSKERA - XXXII (2.aldia) badira 530 arpide iya eginak (kurtsibaz orijinalean), argitaratzea nai degun egunariarentzat" (Ib., 1918, 88). Euskararen batasunak ere kezkatzen du eta hau dio: "Euskerazko idaztiaz gertatzen dana oso latza da gero; bizkaieraz idatzi ta Bizkai'an bakarrik irakurri; Iaburdieraz ta zuberoeraz, ta berdintsu. Ta, oraindafio– ko bideari jarraitzen ba gatzaizkio, lnoiz izango ditugu eguneroko albista– ri aundi ederrak? Nik uste inoiz ere ez" (lb., 1916, 245s.). Bat dator Federiko Belaustegigoitiarekin bai batasun asmoz eta bai idazkeraz ta hitz berriez dioen guztian. Eta eransten du: "Gogoak ematen dit ainbeste itz berri asmatzea ta ain euskera zaliaz idaztea, gure idaztiak ta iztegiak gutxi erabiltzetik datorrela". Gipuzkoera proposatzen du euskararen bata– sunerako, bera naparra izanik, "bortz, ortzegun ta erran esaten diran errikoa" (Ib., 1916, 245s.). Gai honetaz berriz ere Euskera aldizkarian hitz egiten du. Galdetzen du: "Euskera batu bearrik bai al dago?". Eta erantzuten du: "Irakurgaiak indar aundia artzekotan bearrezkoa da; bearrezkoa da izkelgi bat Euskale– rri guzian edo geienean aditzea... Egunaria bear dugu, egunari aundia ordea ta gaurko egunean zailla dana, izkelgi bat autatu ezkero erraztu egingo litzeke". Zein hautatu? Berak ez du dudarik egiten gipuzkoera hautatu behar dela, bada "Bizkaian izkuntza ontan egindako itzaldiak aditzen dituzte, Naparruan ere bai, Lapurdi'n ere berdintsu izan bear du, auzoan dago ta·', dio (Euskera, 1922, lOls.). Egia esan, Oieregik gipuz– koeraz idatzi ohi du. Batasun bide konkretu bat azaltzen du beste bi lanetan (Euskal– Esnalea, 1924, 141-146, 165-169). Beste bi lan ere ageri dira aldizkari horretan arazo honetaz, eta horietako lehenengoan dio: "Euskalkien bata– suna eginik al dago? Erdi-eginik heintzat bai. Ta aditza edo berboa kendu ezkero, iya oso egina dagoala esan diteke, nere ustean, okerrik egin gabe". Bere baikortasun hori hiztegian edo lexikoan oinarritzen du, eta baikortasun horrek eta batasunaren ardurak bultzatuta hiztegi bat argita– ratuko du 1929. urtean (Ib., 1925, 14lss.; 1926, 18ls.). Euskararen batasunaren premiak ez du ordea itsutzen, eta konkretu– ki bizkaieraz edo Bizkai-ko euskaldunez ez da ahazten. Horregatik, argita– ratu gabe gelditu diren beraren paperetan jorratzen du alor hau teorikoki eta praktikoki. Izan ere, argitaratzeko prest zeukan lan batean, bizkaieraz eta gipuzkoeraz edizio (5) bereziak egiteko seinaleak ipintzen ditu. * * * (5) Cf. gure lan honen bukaeran. "11. Oieregiren lan argitaragabeak" sailean, 19. zenbakia.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz