BCCCAP00000000000000000001154

OIREGI-KO BUENAVENTURA AITA... -Patxi Ondarra 27 si A'k esan didanez, illabete onen 26'an, gure ikastetxe ontan Euskel– idazle batzar bat edo egingo omen da; Oyeregi'tar Bonabendur A'k edo asmatua izango da noski. "Jaungoiko-Zale"ren artezkari Jauna Oyeregi ta Damas AA. eta abar etorriko omen dira" (1921, IV-21). Eta berriz ere: "Artzubiaga'tar Kuiri! Jauna Oyeregi'tar Bonabendur eta Intza'r Damas AA.kin beren batzartxoa egitea (sic) edo etorri dira" (1921, IV-25). Eta beste hau: "Irastea asmatu duten batzaren (sic) araudia eginik utzi dute, eta eldu den illaren 16'an batzar bat Donosti'an egiteko asmotan dabiltz" (1921, IV-27). Eta azkenik: "Oyeregi A'k eta asmatutako batzarra Donos– ti'an Aldundi-Jauregian, gaur izango zuten noski" (1921, V-18) (4). Lizartzak jakitera. ematen digunez, beste bide bat ere zabaldu zuen Oieregik euskararen faboretan: otoitza. Entzun dezagun: "Abakide mor– doxka bat, txandaka illero egun batez, gure Aberriaren eta Euskeraren alde gurutze bidea egingo degula, itz-artu-ta gaude. Oyeregi A'k gaur bialdu digu, zer egunetan egingo duan bakoitzak" (1922, V-16). Beste batean, Oieregiren gutun batetik pasarte hau ematen du: "Berri ona: Donosti'an gurutze-bidea egiten dutenak 600 ta geiagorafio iritxi dira: badira oien artean jeltzaleak ta ez-jeltzaleak: beraz gure Donosti'ko batza– rrea ezta alperrikakoa izan. Lenago 4'en bat talde ziran ta orain 20 ta geixeago" (1924, V-25). Haurren aldizkaria ez, aipatu ditugun beste asmo guziak gorpuztu zituen. Beste amets bat ere izan zuen, amets hutsetan gelditu zena: euskal eguneroko bat argitaratzekoa. "Euskal-Esnalea" aldizkarian astin– tzen du gai hori. Bertan dioenez, "egunerokoak euskerari indar aundia emango lioke, ta batasunerako bideak gertu edo prestatuko ditu" (1917, 73s. or.). Nork idatzi? Denak: jakintsuak eta jakinezak. Zer eta zertaz idatzi? lpuiak, izkirimiriak, neurtitzak; nekazaritzaz, langileen eginbeha– rrez, arrantzaleen gauzez, erlijioaz, salerosteaz, edestiaz edo kondairaz, abereak hazitzeko eraz, eguneroko gertaerez, haurren hazieraz etab. Poli– tika ez du aipatzen gaien zerrendan. Gero (Ib., 1917, 113s.) berri biltzaleen beharra ikusten du, eta bes– teak beste, hau dio: "Amerika'n, Ozeania'n, Asia'n ta Afrika'n izango lituzke euskerazko albistariak, misiolari euskaldunak alde guzietan barrea– turik daude-ta. Ontan erderazko albistari guziak atzean utziko lituzkela uste det". Hartzaileen arazoa ere tratatzen du eta oso baikor ageri da, honela bait dio: "Egunaria atera bano len labea nola dagoan ikusi bear da ta ni ikusi naiez nabill; itxuraz berotxo dago. Ara zergatik diodan. Dagoaneko (4) Cf. B'tar P. (Federico Belausteguigoitia). La unificaci6n del euskera. Bilbao (1916). Liburuxka hau irakurri ondoan idazten du Oieregik bere artikulua.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz