BCCCAP00000000000000000001154
26 EUSKERA - XXXII (2.aldia) Alaia, onutsa, animen alde langile nekaezina, Elizarekiko atxikimen haundikoa. Bizitza osoa apostoladutzan igaro zuen, parrokuei laguntzen, predikatzen, euskaraz idazten, hirugarrendarrei kasu egiten. Belarriek entzuten eta haizeak eramaten duen hitzaren ondoan begiek ikusten eta gorde daitekeen hitzaren zale eta langile bilakatu zen. Hasiera hasieratik ekin zion irakurgaiak zabaltzeari eta aldizkariak sortzeari. Predi– kari titulua lortu eta hurrengo urtean, berak eraginda, jaio zen Jrugarren– go Frantziskotarra, Damaso Aita zuzendari zelarik eta Oieregik maiz idaz– ten zuelarik, Arbelaitz, Osinburu eta 0-tar B. izenordeak erabiltzen zituela (3). Sei urte geroago (1919) hasi zen Zeruko Argia, hau ere berak eragin– da eta berriz ere Damaso A. zela zuzendari. Gudu ondoan, eta hemezor– tzi urtez isilik egon ondoren, berak berpiztu zuen Zeruko Argia, zuzenda– dari ere bera zelarik, eta Elizalde izenorde berria erabiltzen zuelarik. Damaso A. bitartean Txilen zegoen, animen alde lan da lan, eta Euskale– rriaz bat ere ahaztu gabe. Baso eta oihanetan egurketan ari ziren mutilez kezkaturik, hamabost egunero banatzen zuen azken urteetan (1951-1956) multikopiaz egindako orri bat, Artzai Deia izenekoa. Ameriketako artzaie– tara ere ailegatzen zen dei hori, herrietako berriekin eta kristau ikasbideekin. Haurrendako aldizkari baten atzetik ere ibili zen, baina ezin izan zuen gorpuztu, oso garesti zirelako irudiak. Honen berri Lizartza-ka Andres Aitak ematen digu, Lekarozen irakasle eta Txinan misiolari izan zenak. Gordetzen da berak euskaraz idatzitako paper multzo bat, eta honela irakurtzen dugu: "Etorri da Oyeregi'tar Bonabendur A. Aba begizko au (sic) gogor diardu, euskerazko aurren aldizkingia eta euskal idazti onen aldezko Bazkun bat irasteko lanetan" (1923, XI-30). Damaso A. ere lagun zuen arazo honetan, Lizartzak dioenez: "Gaur etorri da Intza'r Damas Aba eta onek esan digunez, aurren euskel aldizkingia ez da aterako noski, txindi bearragatik. Ateratzeko Italia'ko beste aldizkingi batekin ari ziran artu emanetan, Nunzio jaun agurgarriak ere ortarako bultzatzen zuala edo, bafia irudiak oso garesti ematen dituz– te eta ezinezkoa bezela edo utziko dute noski" (1924, 1-17). Bi urte ta erdi lehenago aurkitzen dugu euskal idazleen elkarte bat eratzeko ahaleginetan murgildurik, Lizartzan irakurtzen dugunez: "Nagu- (3) S. Onaindiak dioenez, 0. ere erabili zuen izenordetzat. Egia esan, izenorde hori lehenbiziko aldiz 1936. urteko lrugarrengo Prantziskotarra-n ageri da: 125, 132, (140) eta 148 or.; eta gero gudu ondoko Zeruko Argia-n, 1954 eta 1955 urteetan. Cf. Onaindia. Euskal Literatura, IV, 368. Argitaratu gabe dauden idazkietan Oianegi eta Yo/diko Juakin A. ere agiri dira.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz