BCCCAP00000000000000000001154

OIEREGI-KO BUENAVENTURA AITA (1886-1956) Larraun-Lekunberri, 1986-X-24 Patxi Ondarra Aurtengo abenduaren 7. egunean ehun urte direla jaio zen Bertizarana– ko Oieregi herrian Joaquin Eugenio Placido Senosiain (1) Ochoteco; gero, kaputxino egin zenean, Oieregiko Buenaventura A. izango zena. Gurasoak kanpotarrak zituen, Aita, Dionisio, bide begiraria (2), Irunekoa zen, gurasoak Lizarra eta Espartza-koak zirela: Jose eta Celedonia Yoldi; ama berriz, Jesusa, lesakarra zen eta gurasoak ere bertakoak ziren: Jos€ Ignacio eta Carmen Iribarren. Hamabi urterekin sartu zen Iruneko apaiz mintegian eta bertan lau urtez (1899-1903) humanitate ikasketak egin zituen, bakantzetan herrira itzultzen zelarik. Humanitateak bukatu ondoren, Zangoza-ra abiatu zen (1903) kaputxino izateko eta hurrengo urtean (1904) kaputxino egin zen. Filosofiako hiru urteak Tutera-n ixtudiatu zituen (1904-1907) eta teologia– koak Irunean (1907-1910), hemen apaizten zela teologia amaitu ondoren (1910), eta predikari titulua 1912. urtean lortzen zuela. Ikastaldiak bukatu eta gero, honako komentu hauetan bizi eta lan egin zuen: Irunean (1910-1912), Hondarribian (1912-1915), Altsasun (1915-1918), Irunean berriz ere (1918-1920), Lizarran (1920-1921), Altsa– sun (1921-1928), Hondarribian (1928-1933), Altsasun (1933-1934), Honda– rribian (1934-1936) eta Lekarozen (1936-1956), hemen hiltzen zela. Gudua hasi baino lehentxeago, hortzak gaizki zituela-ta, Lekarozera joan zen, horretan oso trebea zen Etxalarko Frantzisko Anaiak trata zezan; eta Lekarozen harrapatu zuen guduak. Horregatik, azkeneko 20 urteak hor egin zituen, predikari bezala. Bi eta hiru mezatan predikatzen zuen igandeetan, euskaraz ongi zekiten gehienak munduko lau aldeetara sakabanatuak izan zirelako. (1) Deitura ez da Perez (de) Senosiain, baizik eta Senosiain; eta hirugarren izena Placido da. (2) Aita ez zuen izan eskola maisu, Damaso Aitak esanda, batek baino gehiagok argitaratu duten bezala. Oieregiko eliza liburuek diotenez, "celador de caminos" zen. 1888. urtean hil zen.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz