BCCCAP00000000000000000001067
9 -s/z-. Aurki daiteke -z-, -s- eta -tz- erabili beharrean: «escondu– ahi» (60); «ensuten» (46at.), baina «enzutea» (7) eta «enzuteagatic» (54at.; 55). -s/ss-. Noizean behin, -ss-: «confessatcea» (7; 10; 54); «pro- fessatu» (13). -zi ss-. Hemen «Messa» 'meza' (46at.) aurkitzen dugu. k/ g-. Hemen, «corputz» (21at.; etab.) eta «cruce» (1; 13; etab.). tf d-. Hemen, «tempora» (15; etab.). v-. Hemen, «Viotz» (10); «vici» (llat.; etab.): grafia arazoa, noski. Morfologia Bizkaierarekin zer ikusirik dutela uste ditugun zenbait feno– menu aipatzen ditugu, batez ere. -ea. Hitzaren bukaera, berez, -a denean gertatzen da hau: «Ai– tearen» (1); «catholiquea» (2at.); «dulzurea» (3); «clementissimea» (3at.); «Santea» (3at); «honreari» (3at.); «Virginea» (6); «Doctrina christianeac» (15at.); «esperancea» (SO). -t/tz-. Aditz izenetan -tz- ipini beharrean, -t- ageri da: «erorten» (1at.); «erortea» (42); «ecartea» (54); baina «irtecean» (14at.). -tu/du-. Partizipioan, -tu ipini beharrean -du ikusten da: «ven– cidu» (15) eta «vencitu» (61at.); «partidu» {13at.); «redemidu» (13); «salvadu» (30) eta «salvatu» {38); «salutadu» (43); « sepultadua» (2at.); «resucitadu» (6) «resucitatu» (35); «recebitu» (sic) (15at.; etab.). -b. Zenbait hitzetan, berez -au edo -eu diptongoak dituztenetan beren bukaeran, b paragojiko bat ageri da: «laub» (15at.); «ama– laub» (5); «aub» (3at.; 6at.; etab.); «Christauba» (12at.) eta «Chris– taua» (12at.); «ardaub» (58); «deub» 'du' (12at.; etab.). Erakusleak. Hona hemen: aub (3at.; etab.), onec (45at.), o(h)ec (S; 5at.; 49; etab.); ori (15), «arregan» (lOat.), oriec (3; 15; etab.); vra (12; etab.), are (32; 42at.), ahec (57; etab.). Deklinabidea. Zenbait jokoren adibideak ipintzen ditugu baka– rrik. Datibo plurala: «diradenahi» (24at.), «proximoay» {65); geni-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz