BCCCAP00000000000000000001067

7 Zenbait urte ere izendatzen dira. Hala, «Cegamaco Escolan... eracustendan moduan milla, zazpireun, eta berroguey, eta batga– rren vrtean» (11); «1741» eta «Martin de Vrteaga» (25); «Jph Jua– quin de Vrteaga de 1780» (2); «Afio de 1781 Joseph Juaquin de Vr– teaga» (17; 34; 53); «1782 Afios Joseph Lorenzo de Vrteaga» (6); «Por Decir Jose Agustin de Vrteaga afio de 1840 En Olaverria» (12); «Ano 1843 afio 14 (gero ezabatzen du 14 hau) Jose Agustin de Vr– teaga» (31). Beraz, asi 1741. urtetik eta 1843. urtea urte, Vrteaga deitura duen familia batek gorde izan du ale hau. Familia hori XIX. men– dean Olaberrian bizi zen, Zegamatik oso gertu dagoen herrian. Nola ailegatu zen Lekarozera, ez dakigu; bainan badaiteke Olaberriatik etortzea. Eskuidatziaren barruan badago kartulinazko fitxa bat, honako hitz hauek erakusten dituena inprimaturik: «Envio de JOSE URTEAGA/ OLAVERR1A. (Guipuzcoa)/ Continen». Fitxa edo txartel hori gure garai hauetako gauza bat da. Noiz idatzia Guk daukagun ale hau 1741. urtean izan zen aldatua -itzulia ere bai ote?-. Honela irakurtzen dugu: «Doctrina Christianaren explicacioa Cegamaco Escolan (Gaztelinaz ostean) · eracustendan moduan, milia, zazpireun, eta berroguey, eta batgarren vrtean» (11). Juan de Irazuzta-ren itzulpenaren lehengo argitaldia, dakigunez, 1739. urtekoa delarik, badaiteke Zegamakoa zaharragoa izatea. Bazterretan euskaraz Orrialdeen bazterretan euskarazko zenbait pasarte ageri dira. Hola, «Bere adis quide Agustin Matias de Vrteaga Olarria» (llat.); «Consideratu beardegu Munduan Nolaguertatuco gueraren Errio (sic -rr-) zaco 5 orduan» (51); bigarren pasartearen egileak berak beste hau ere idatzi du: «Eta bildura (sic -r-) beti beardegu egon Ceruageugana» 6 (57); beste batek, hemeretzigarren mendean ho– nek, hau utzi digu: «Sacerdote Jounac (sic Jo-) consagan (sic)» (56at.). (5) Errio eta zaco bi hitz balira bezala daude idatzirik. (6) Hola ipintzen du, dena batean eta «geugana».

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz