BCCCAP00000000000000000001067

6 Bestalde, Urteaga deitura duten zenbait pertsonen izenak ikus daitezke orrialdeen bazterretan: «Jph Juaquin de Vrteaga de 1780» (2. orrialdean); «Jose Lorenzo de Vrteaga» (4); «Agustin Matias de Vrteaga» (4at.); «Jose Agustin de Vrteaga» (31); «Joseph de Vrteaga ei Sobrino» (55at.); «Dr or Martin ygnacio de Vrteaga (...) Procurador Amigo mio y Sefior» (6); «d Mm Ygnacio de Vrteaga» (10); «Martin ygnacio de Vrteaga (eta errubrika) muchas veses me estado halla comprando Rogativas» (27); «Mm Ygn. 0 de Vrteaga» eta «Martin ygnacio de Vrteaga» (19); «Es la doc Dctr X Cht.na de Mrn Ygn. 0 » 3 (55at.). Azkeneko hau ere, Martin Ignazio de Urteaga, daiteke izan egi– lea, pasarte hori kontutan hartzen badugu. Beste izenik ere ageri da. «D.n Martin de Olaran» (5at.; 19; 23; 33) edo «D.n Martin de Olarran» (19); «Juan Bautista de Lasa» (8); «Phelipe Santiago de Gaynza» (13); «Lorenzio (sic -zio) de Gauilondo» (44); «D.n Juan Antonio de Larra» (64); «Juan Jose yguarran» (sic -rr-) (65 at.); «Baptista de Ynssausti» (66at.); «Jose– pa» (67at.). Maisu baten izena ere badakigu: «Buen Mro que es dho Manuel de Arrieta/ 1741 me estuvo (sic -o) halla con aquel aora es Vr(tea)ga» 4 (1), eta «D.n Manuel de Arrieta Mro» (15). Nondik nora ibilia Herri izenak ere ageri dira, gehienak kaligrafia ariketak edo. «Cegamaco Escolan» irakurtzen dugu 11. orrialdean; baita ere Ola– berria: «Bere adisquide Agustin Matias de Vrteaga Olarria (sic)» (llat.); «Por Decir Jose Agustin de Vrteaga afio de 1840 En Olave– rria» (12); eta «Vrteaga en olaberia (sic) tanbien» (58). Pentsa daiteke gure doktrinaren ale hau Zegamatik Olaberria– ra joan zela, eta hori XVIII. mendean bertan edo XIX. mendearen asieran gertatu zela. Aipatu ditugun lehenbiziko eta hirugarren adi– bideak garai horretakoak dira; bigarrena, berriz, XIX. mendeko grafiaz dago idatzirik, bertan aipatzen den urteari dagokion bezala. (2) Orrialdearen zatia hautsirik dago eta ezin da irakurri hor zegoena. (3) Esku batek «Es la doc Dctr X Cht.n•.» eta beste batek «de Mrn Ygn. 0 » ote? Ezin dugu esan, ez ukatu ere. (4) Hautsirik puska bat hemen, hiru bat letra hartzen dituela.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz