BCCCAP00000000000000000001067
5 ZEGAMAKO DOCTRINA CHRISTIANA (1741) FRANTZISKO ONDARRA SARRERA Hemen ikus dezakezuen Kristau Ikasbide hau Iraizozko Po– likarpo Aitak izan zuen; nork emana eta nondik etorria zen ez ze– kiela. Bertaz hitz egin genuen EUSKERA aldizkarian 1 , aurkezpen gisa. Esku-idatziak 68 orri ditu, aurreko aldetik bakarrik zenbatuak. Bukaeran bi orri edo falta direla uste dugu, horietako batean aur– kibidea zegoelarik. Honela irakurtzen dugu 1. orrialdean, barruko bazterrean behetik gora idatzirik: «(En ei) indice que al fin tiene, se reconocera lo que contiene». Badaiteke asieran ere beste orri– ren bat faltatzea, zenbatu gabea, liburuaren izena edo horrelako zenbaitekin. Orrien luzera-zabalera hau da: ea. 204 x ea. 150 mm. Zenbait orriren puntak hautsi egin eta falta dira. Letra haundiz dago idatzia. Bete-beterik dauden orrialdeek ha– masei lerro hartzen dituzte, eta lerro luzeenak 32 bat letra ditu. Nork idatzia Ez dakigu nork idatzia den. Hala ere, uste dugu Martin de Urteaga daitekeela izan egilea. «Martin de Vrteaga», «1741» eta errubrika bat ageri dira 25. orrialdean, denak esku batek eta tinta berdinaz idatziak, uste dugunez. Bere izena idaztean erabiltzen dituen letrak edo horien antzekoak ageri dira liburuan zehar, dok– trinaren zati bakoitzaren izenburua edo tituloa ipintzen duenean. (1) Francisco ONDARRA, Polikarpo Aitak zituen euskal esku-idatzi zaha– rren aurkezpena, Euskera, 1981, 633-649.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz