BCCCAP00000000000000000001067

10 tibo edutezko singularea: «santuaren» (6); idem plurala: «illan» 'illen' (2at.), «Santuan» (2at.; 32at.; etab.); instrumentala: «itcez» (53), «itzas» (sic -s) (47at.), «deseoaz» (47at.), «oguiazaz» (57); soziatibo singularea: «propioarequin» (34), «graciarequi» (sic -qui) (50); idem plurala: «gutciaquin» (17at.), «justoaequin» (34); moti– batiboa: «peccatariacgatic» (2), «illac gatic» (8), «ceinzuecgatic» (37at.); destinatibo plurala: «animanzat» (32at.); adlatibo buka– tuzkoa: «illzanerano» (33); inesiboa: «Jaungoicoagan» (21at.); abla– tiboa: « Virgineagandic» (2), « Virginagandic» (6); adlatiboa: «Jaun– goicoagana» (39at.). Aditz laguntzailea. Agintaldian eta subjuntibozko orainaldian, nor nori nork adizkietan, egin erabiltzen da laguntzaile bezala: «Barea eguizcuzu» (1) eta «Barea eguizguzu» (41at.); «barea de– guigula» (41at.). Bizkaierazko forma propioak dira horiek. Bizkaierazkoak dira ere, edo bizkaieraren antza dute adizki hauek: «deub» 'du' (12at.; etab.) eta hortik «debanean» (7), «debala» (llat.); «zeban» 'zuen' (2at.) (34: igo aditzarekin); «zehean» 'zuten' (31; 52at.); «nabela» 'nautela' (63at.); «baguinduz» 'bage– nitu' (51). Sintasia -na/la. Perpaus konpletiboetan bi atzizki horiek ager daitezke: «sinistu igocebala ceruetara, eta dagoala jarriric... » (6at.), «sinistu etorricodala» (6at.); eta «Sinistu Aiteadana» (5), «sinistu Semea– dana» (5). Hiztegia Barra-barra hartzen ditu hitzak erdaratik, behar denean eta ez denean. Zenbait hitz jakingarri eta esangurako ipintzen ditugu: ardaub 'ardo' (58), «Asencio eguna» (34), bequin 'bezain' (51), balur 'barur' (7at.; 59at.); bider 'aldi' (14at.); domeca 'igande' (7); «Maria Ama andrea» 'Ama Birjina' (27; 64at.).

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz