BCCCAP00000000000000000001066
Oieregiko testu berriak FRANTZISKOONDARRA 0. Abstract This essay deals with some Basque texts recently found in Oieregi, a village of Navarre in the Bertitzarana valley. They are contemporary to the Narbarte y Oieregi ones, already published in this Journal (1989, 701-755) and so they belong to the nineteenth century; We suggest that both the former and the latter were written by the same r:opyist a.n4 belong to the same author. Our assumptions are based upon the kind of material used, mode of writing and their similarities in the usage oflanguage. Aldizkari honetan 1 eman genituen ezagutzera Narbarte eta Oieregin, Nafarroako Bertizarana izeneko haranean dauden herrietan, aurkituak izan ziten XIX, mendearen hasiera aldeko euskuidatziak, Narbarte I, Narbarte II eta Oieregi izenak eman genizkie– nak. Oieregiko parroku den on Juan !zetari esker, herri horretandagoen beste testu bat ematen dugu argitara, Oieregi II deitzen duguna. Argitaratu genituen testuak, gure ustez, XIX. mendearen lehen· laurdenekoak dira. Aldatzailea, ez ginen ausartu esatera nor zen egilea, Miguel Francisco de Etu– lain da, beste batek laguntzen diola Narbarte I eta Oieregi-n. Oieregi 11-n ere aldatzailea Etulain da, eta pentsa genezake bera dela guztien egilea, ez bakarrik aldatzailea. Gure iritziz, Oieregi II beste idatziak baino lehenago egina da eta bes– teek hemendik edan dute eta hau izan dute harrobitzat. Oroitu behar dugu Narbarte I eta Narbarte II Oieregin izan zirela Etulain bertako parrokuak idatziak. 1. Eskuidatzia Bergamioz estalitako liburutxo bat da, neurri hauek dituela: 117 mm. luze eta 60 zabal. Orrialdeak 2 z/g., 1-205 eta 1 z/g. dira, horietatik zenbait zuri daudela: zortzi hasieran eta azkenekoa. Zenbakiz horniturik, bi aldeetatik zenbaturik, daude 1-205 orrialdeak. Hari zuriz daude orrialdeak loturik. Ur marka honela dago osatua: Bi zirkulo kontzentriko, horien artean OSP irakurtzen dela; beraz, Ospital Genera/ de Pamplona. Zirkuloen barruan lehoia izan ohi den irudi bat agertzen da eta irudiaren (1) Frantzisko Ondarra, "Nafarroako Bertitzaranan aurkitutako euskal testuak", ASJU xxm-3 (1989), 701-755. [ASJU, XXVI-1, 1992, 181-204]
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz