BCCCAP00000000000000000001065
NAFARROAKO BERTITZARANAN AURKITUTAKO EUSKAL TESTUAK 707 baizik eta fonetika eta morfologiarekin zer ikustekorik dutenak, eta baita ere hitzak lo– turik edo hautsirik daudela .batean eta ez bestean, marratxo bat dagoela edo ez dagoe– la bigarrenean eta ez lehenbizikoan, eta holakoak. Ez ditugu kontutan hartzen maius– kula/minuskulak, batak c erabiltzen duela eta besteak z, edo alderantziz; ez eta ere puntuazio markak. Erasten dugu Doctrina christianaren explicacionea-tik atera dugun hiztegi bat, eta horrekin batera atal horretako adizki guztiak ere ipintzen ditugu. Egiten dugu hau, al– de batetik, atal hori delako Narbarte 1-eko muina, egileak hitzaurrean esaten duenez: "Doctrifia christiana, eta berze asco gauzon"; eta bestetik, erkatu ahal izateko beste doktrinekin, argitaratuak dauden eta argitaratzeko daudenekin. Bukatzeko, eskerrak eman behar ditugu. Gure esker ona Narbarteko testuen berri eman zigun gure lagun Vidal Perez de Villarreal-i; gure esker ona, baita ere, On Juan Izeta-ri, Oieregiko paperak erakutsi zizkigulako eta Parrokia artxibuko ateak zabaldu; azkenik, eta batez ere, gure esker ona Narbarte Sastreneako Eulalia, Natividad eta Ele– na Oteiza Oteiza ahizpei beren osabaJua:n Bautista de Oteiza, Oieregiko parroku izan zenaren liburuak horren maitekiro gordetzen dituztelako eta guk lan hau egin ahal ge– nezan utzi zizkigutelako. IABURDURAK a.=aditza, ad.=adberbioa, adj.=adjetiboa, at.=atzetik, d.=determinatzaHea, i.=izena, ik.=ikus, io.=ize– nordaina, j.=juntagailua, p.=posposizioa. I. NARBARTE I t Doctrifia christiana, eta berze asco gauz on Christavac salvazeco yaquinbiartuenac. Leitubiarduenari . 1 Avisua Idurizayote 2 yendei libruac leizia [2] eta 3 etan estudiazia, solamente Apecendaco eta Frailendaco eguifia dela. Necazariac eta berze gafieraco yendiac, escola andiric eztute– nac asquidutela, Doctrifia baldinbadaquite, Garizuman pasazeco difia. Por cierto, cein equivocaturic vicidiren. Bada ala nola Mercatari batec procurazen– du icastia, enterazia, (3] eta diestro yarzia bere negocioetan eta tratoetan ibillibiartuen erregletan eta videtan; berzenaz ezlizeque Mercatari habilla izanen. Ala nola Abogadotaco pretendizenduenac estudiazentu cuidadoarequin, eta icas– tentu Leguiac, eta Leguien Drechoac, berzenaz ezlizeque Abogado, edo Juez habilla [4] izanen. Ala nola Soldado onac procurazendu icastia exercicioa, eta: armetan diestro yarzia. En fin ala nola Medicu habilla naiduenac izan estudiazentu eta icastentu Medicifiac ematentuen Erreglac, gure gorpuzac pasadetzaquen eritasunac, hequen sendazeco cenbait belar generoac tuzten propiedadiac, virtutiac, eta erremedioac; ala nola gauz (1) Eskuidatzian azpimarratua dago Avisua hitza. (2) Hitz hasieran beti Y- idazten du, bai I eta bai Y adierazteko; beraz, i latinoa eta y grekoa berdin ageri dira hizki haundietan. (3) Testuaren gainetiko bazterrean hau irakurtzen dugu: "Leitu biarduenari Avisua" (azpimarraturik). Li– burua zabaldurik daukagula, aurrean ditugun bi orrialdeetan banatzen da esaldi hori, titulu edo gaiaren labur– pen bezala. Horixe egiten da azkeneko orrialderaino. (4) Lehenbizi "hequen" ipini zuen.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz