BCCCAP00000000000000000001065

706 FRANTZISKO ONDARRA Aditzaren arloan, geroaldia tajutzeko -en ageri da testu guztietan: Narbarte n-n "emanen" 2, l; Oieregi-n "erranen" 18, 4; Narbarte I-en "izanen" 172, 1; etab.; baina behin bakarrik "izain" 172, 4. LEXIKOA Testuak zein euskalkitan dauden ezagutzeko esanguratsu izan litezkeen zenbait hitz hautatzen ditugu. Narbarte I-en ikusten ditugu agitz 98, 3; aizin 28; andi 143, 1; anitz 156, 1 eta as– ko (bakan-bakan) 30, 1; atze 193, 3; azken 69, 5 eta ondar 254, 1; bedikatu 145 eta bedeikatu 262; bedizio 156, 1; biarri 161, 3; bida 60, 3; bigali 119, 2; deus 101, 3; erauki: "Inori falso testimonioric erauqui eztezogula" 102, 5; erautsi 211, 3; ezkondu 159, 3; gibel 'atze' 252, 2; guaze 208, 1; guti 22; guzi 22; yayo 'jaio' 250, 1; ieusi 'des– cendere' 66, 2; itsaso 210; yuan 'joan' 246; korroto 98, 1; landara 'gainera' 73, 2; orai 24, 1; sandu 69, 1; txiki 91, 3; ugalde 257, 1; uskara 24; zulo 225, 2. Narbarte n-n: andi 7, 2; bedikatu 9, 3; guzi 5, 1; yayo 'jaio' 1, 2; landara 'gainera' 5, 3; sandu 4, l; txiki 7, 2. Oieregi-n: andi 15, 2; aurre 17, 10; auts 'cinis' 13, 6; bedeikatu 18, 3; biga/du 17, 1 (galdu-rekin parekatzen); guzi 15, 3 eta guzti 17, 4; yayo 'jaio' 18, 3; yuan 'joan' 16, izenburu; orai 17, 5; sandu 14, 5. SINTAXIA Erlatibozkoak. Hiru testuetan -n atzizkia ageri da gehien, eta Oieregi-n hori baka– rrik aurkitu dugu. Narbarte I-en ikusi dugu soilik zeiiilzeiii -n/zeiii bait: "ceiii gaude obligaturic" 72, 5; "ceiii dagon obligaturic" 36; "ceiii baita Eliza" 72, 1. Narbarte I eta n-n bait ikusten da: "Bigarrena (Persona), baita Semia" 56, 2 Narbarte I-n; eta Narbar– te n-n: "bigarren Persona Divinoa, baita Semia" 1, 2. Akusatibo/Genitiboa. Noizean behin, bakan-bakan, erabiltzen da genitiboa Nar– barte I-n: "hequen sendazeco" 4, 2; "onen, eta gaistoen yuzgazera" 69, 7. Beste bi tes– tuetan behin bakarrik aurkitu dugu bakoitzean: Narbarte n-n "onen, eta gaistoen yuz– gazera" 2, 1; eta Oieregi-n "bere ardien <leizera" 17, 1; baina "Baquiac escazera" 17, 1, bertso horretan bertan. X-ekin Y. Egitura 12 hau behin aurkitu dugu Narbarte I-n: "Purgatorioco Animen fa– voretan Pater nosterrequin Ave Maria" 219, 2. GURE LANA Narbarte n eta Oieregi-ka testuetan orrialdeek daramaten zenbakia guk ezarria da. Hitz hasieran Y grafemak -y greko haundiak, nahi dugu esan- Y eta J adierazten di– tuelarik, guk Ytranskribatu dugu bokal aurretik dagoenean: "Yayeco" Narbarte I, 89, 3; baina I, kontsonante baten aurrean badago: "Jdoloac" Narbarte I, 88, 3. Narbarten eta Oieregi-n ere hori bera egiten dugu. Hitz hasieran V grafemak V eta U adierazten di– tuelarik, guk Veta Utranskribatzen dugu: "Virgifia" 84, 4 eta "lka" 'illa' 84, 9. Berdin Narbarten eta Oieregi-n. Narbarte I eta Oieregi-n bi testu -Jesu Christo gure Jaunaren Pasio sandua eta Becatu mortalaren gaistoa, eta Graciaren ona-- errepikaturik daudelarik, guk Nar– barte I-ekoa hartzen dugu oinarritzat eta bestea ez dugu ematen. Baina orrialde behe– ko oharretan ipintzen ditugu Oieregi-n aurkitzen diren aldaerak. Ez ordea den-denak, (12) Egitura honi buruz ik. J. A. Lakarra. "Bizkaiera Zaharra Euskalkien Artean", AS]U, XX-3 (1986), 639- 681 (Ik. 648. or.). Orobat J. A. Mujikak Mitxelenaren Omenaldirako prestatu lanean eskaini atala.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz