BCCCAP00000000000000000001065
NAFARROAKO BERTITZARANAN AURKITUTAKO EUSKAL TESTUAK 705 eh/c. Beti "Christo", "Christau" etab.; baina bi aldiz ''.Jesu-Cristo" Narbarte 1-en 138, 1; 150, 6. Eta behin "Christoc" 19, 3 eta beste behin "Cristau" 15, Oieregi-n. qu/cu. Hiru aldiz aurkitu dugu Narbarte I-en "qu" grafia "eu"ren ordez: "quasic" 29, 2; 174-6; "lembiciqua" 37, 4. t/tt. Noizean behin tt bikoitza ikusten da Narbarte 1-en, bertan kopiagile zaharrak aldatu dituen orrialdeetan. Oieregi-n ere aurkitzen da. Hori gertatzen da bakarrik i bo– kalea daukanean ezkerretik: "gaittu" 87, 7, edo tu 'ditu' bezalakoetan: "ezttuenac" 88, 3. ts/tz. Badakite denek digrama horiek erabiltzen. Azentu marka. Narbarte I-eko kopiatzaile gazteak bost bat aldiz erabiltzen du azen– tu marka: "-dio" 108, 2; "examifia" 127, 4; etab. Dieresi marka. Aurreko paragrafoan aipatu dugun kopiatzaile berak hamabi bat al– diz dieresi marka bezalakoa ipintzen du i bokalaren gainean: "moduric" 122, 3; "gui~ zonquia" 122, 3; etab. Marratxoa. Bost bat aldiz Narbarte I-eko esku zaharrak gioi edo marratxo baten bi– dez adierazten du bi silaba egin behar direla: "Itzi-lquin" 225, 2; baina "itZilquin" 225, 3. Hori, jakina, hitz neurtuzko ataletan gertatzen da. Fonetika au/-ava. Deklinabideko atzizkia erastean, au diptongoa -ava egiten da: "Christava" 53, 6; "gavaz" 11, 2 Narbarte I eta 11-n, ez delarik inolako adibiderik aurkitzen Oieregi– n. Hiatoa. Gehienetan deuseztatzen de e+a aurkitzen direnean; baina gehienetan mantentzen da o+a bokalekin Narbarte I-en: "leiz ia" 1,2; "oficiotacuac" 21, baina "mi– sericordiazcoac" 44, 4. Hori bera ikusten da beste testuetan ere. Bokal armonia. Noizean behin gertatzen da Narbarte I-en: "guciec" 7; "Eliceco" 44, 5; "alzqueco" 138, 5. hori bera Oieregi-n: "Elicera" 1, izenburua. ez+j-. Narbarte I-en ageri da "Ezcauna" 46, 6, baina "Ez Jauna" hurrengo orrialdean: 47, 1. MORFOLOGIA Deklinabideko zenbait gauza lehenbizi, Destinatiboa. Narbarte I-en -endako da, behin bakarrik aurkitzen dugularik -entzat eta hori hitz neurtutan: "Apecendaeo" 2, 1; "hoquendaco" 27; "animarentzat'' 231, 1. Beste testuetan ez da ageri kasu hau. Ergatibo plurala. Testu guztietan eta beti -ak da: "Necazariac" Narbarte I, 2, 1; "be– catuae" Narbarten, 8, 2; "Aingueruac'' Oieregi, 2, 4. Soziatiboa. Ageri den guztietan -kin da: "podoriarequin" 53, 3 Narbarte I-en; "aran– tzequin" Oieregi 3, 3. Erakusleetan zerbait. Ergatibo singularea. Ageri den guztietan are da Narbarte I-en: are 8, 2, Narbarte 11-en ez dela ageri. Oieregi-n aree aurkitu dugu, baina hitz neurtuzkotan: aree 2, 3. Inesiboa. Narbarte I-en ontan (eta ontatie, ontara, etab.) eta artan, ez "onetan" eta "orretan", erabiltzen dira: ontan 17, 1; artan 32, 2. Narbarte 11-n ontan 4, 2 ageri da eta Oieregi-n "orretan", baina hitz neurtutan: "orretan" 14, 5. Genitiboa. Narbarte I-n, beste testuetan adibide gutxi ageri dira ezer esateko, aren, bere eta beren ditugu. Gehienetan aren 'eius' da: 54, 2; 65, 9; etab.; noizean behin 'suus' delarik: 55, 2; 86, 3; etab. Ia beti bere 'suus' da: 78, 4; etab.; salbuespen bezala behin aurkitu dugularik 'eius' adierazteko: 67, 2. Azkenik, beren 'eorum' da: 22; etab.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz