BCCCAP00000000000000000001065
704 FRANTZISKO ONDARRA nak ere itzuliak al dira? Ala Doctrifia christianaren explicacionea itzuli ondoren eran– tsiak? Hitzaurreko itzak estu hartzen baditugu, garbi dago itzuli nahi duena Doctrifia dela. Non egina da? Hau ere ez dakigu, baina non aldatua bai: Oieregin. Lehen esan du– gunez, badakigu Etulain eta beste batek kopiatua dela. Zergatik egiten du itzultzaileak bere lana? Nafarroako euskaldunendako itzultzen du, euskaraz gutxi bait dago idatzirik eta dagoena ere bakarrik Probintziako edo Frantziako euskaraz. Irakur ditzagun bera– ren hitzak: "uscaraz quasic batere eztago escribituric; eta dagona ere choll edo Provin– ciaco, edo Franciaco uscaran quasic aifi diferente baitire nola Frances, edo Erdara" (29- 30). Esan dezakegu Bertitzaranan erabi_ltzeko dagoela aldaturik "codex" hau. Narbarten dakarren eskuidatzia, behean esaten dugun bezala, Bertitzaranan erabiltzeko dago prestatua, eta Narbarte I eta Narbarte n Etulain eta beste batek aldatuak dira. Beraz, haran honetarako eta honetan kopiatuak izan dira. Noiz egina da?". Noiz egina den ez dakigu, baina beharbada esan genezake 1819- 1820 urteen inguruan izan dela aldatua, kontutan harturik kopiagile gaztearen eskua urte horietan agertzen dela, oker ez bagaude, Oieregiko parrokiako liburuetan. n. Narbarten. Nork egina ez dakigun arren, badakigu nork aldatua izan den euskal testu hau: Mi– guel Francisco de Etulainek, beraren idazkera edo eskua ageri delarik. Bertitzaranan erabiltzeko izan ziren bilduak liburu honetako gaiak. Besteak beste, badago atal bat izen hau daramana: "Comemoraciones (sic) in Procesionib(u)s" (sic) eta latinez dagoena. Bertan aipatzen diren prozesioak honako hauek dira: Abuztuko Andra Marirena, San Juan Bautista, San Andres, Santa Katalina eta Santa Leokadiare– nak. Beraz, hasi Bertitz Jaurerritik eta Oieregi, Narbarte eta Legasan barrena herri ho– netako baseliza den Santa Leokadiaraino. Pentsa dezakegu Narbarte 1 aldatu zuten garaikoa dela Narbarte II ere. m. Oieregi. Narbarte I-en bezala, hemen ere bi kopiagile ditugu; baina ezin dugu esan haiek berak direnik. Beharbada beste bi dira. Esku zaharrenak, baliteke Etulain izatea, 3, 5 eta 6 atalak aldatu ditu; beste eskuak, 1, 2 eta 4 atalak. Non erabiltzeko? Oieregin erabiltzeko, pentsatzen dugu. Noiz aldatuak? Goian esan dugun bezala, XIX. mendeko lehen laurdenean. Aldai– tzaile zaharrak XVIII. mendean egiten zen r egiten du beti; besteak berriz, behin baka– rrik idazten r mota hori 1 eta 2. ataletan, eta XIX. mendean erabiltzen den r motarekin nahasten du 4. atalean. GRAFIA ETA FONETIKA Testuak noiz, non eta zein euskalkitan etab. izan diren idatziak jakiteko apropose– nak direla uste ditugun zerak plazaratzen ditugu. Grafia v-/u-. Narbarte I-en gehien-gehienetan v- idazten da hitz hasieran u-ren partez: "vtsic" 5, 2; baina "utsic" 29, 2. Narbarte n-n ez dago adibiderik, eta Oieregi-n beti v– ageri da: "irzen" 14, 1. i-l-y-. Ia beti -y- idazten da bokal artean, bi salbuespen bakarrik aurkitzen ditugula eta horiek Narbarte I-en: "Yaieco" 28 eta "gueienetara" 30, 2. (11) Goian, 4. oharpenean, ipini dugun liburua kontutan hartzen dugula, esan behar dugu 1776. urtea baino lehenago ez dela izan egina.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz