BCCCAP00000000000000000001065
NAFARROAKO BERTITZARANAN AURKITIJfAKO EUSKAL TESTUAK 703 Ur marka bat bakarra ageri da liburuan zehar eta hau da: Bi zirkulu konzentrikoren artean esaten du "Ospital general de Pam" (ala Pama ote?); zirkulu horien artean, goiko aldean, koroa bat; zirkulu txikiaren barruan lehoi bat buztana zutik. Ur marka hau ikusia dugu Gofierrin aurkitu izan ziren sermoietako batean ere, 1817 eta 1829 urteetan predikatua izan zen prediku batean 6 • Edukia hau da: 1. Jesu Christoren Pasio Sandua veiwan (355-363)'. 2. Becatu mortalaren gaistoa! Eta Graciaren ona (364-366). 3. Gure jaun Soberanoa Aldarian manifesta dagonian, cantatudaitezquen versoac (266-369). 4. Cristau Fiel gucia 8 (369-370). 5. Misionisten Cantuac (370-371). 6. Josefen atseguinad (372-373). Den-dena hitz neurtuz dago, eta 1 eta 2 ataletako testuak Narbarte r eskuidatzian ere badaude, goian esan dugun bezala. NOR, NON ETA NOIZ r. Narbarte r. Nor da egilea? Ez dakigu. Guk ikusi eta erabili ditugun paperak bi idazlek eginda– ko kopiak dira. Idazle zaharrenak hasierako 100 bat orrialde eta bukaerako beste hain– beste aldatu ditu; besteak berriz, erdialdeko 50 bat orrialde. Hau ere gertatzen da Narbarte 11 deitzen dugunean ere: bi esku hor ere eta horiek Narbarte r kopiatu dute– nak berak, esku gazteenak bi orrialde bakarrik egin dituela amaiera baino zerbait lehe– nago. Aldatzaile zaharra Miguel Francisco de Etulain da, Oieregiko erretore izana 1796 ur– tetik 1842 urteraino. Eguaras-en c. 1765.ean jaioa, Imizkotzen abade egiten dute 1790- IV-22.ean, Anotz Ezkabarten 1790-x-3.ean eta Oieregin erretore 1796-n-17.ean. Kopiagi– le gaztearen izena ez dakigu, baina uste dugu horren eskua ageri dela Oieregiko pa– rrokiako liburuetan 1819 eta 1820 urteetan 10 • Etulainen eskua ageri da baita ere beste eskuak aldatu dituen orrialdeetan, lerro artean hitzak sartzen, etab. Bera da lan hone– tan nagusia eta bestea, laguntzailea. Itzultzaile baten lanaren aurrean gaude, berak hitzaurrean dioenez. Entzun deza– gun: "erdaraz arquizendire escribituac libru admirabliac eta abasto Christiandadiaren Erreligione Sandua zaifi. zaifi.etic explicazendutenac", eta aipatzen ditu "San Gregorio de Nisac", "San Carlos Borromeoc", "Belarminoc" eta "Bosuet cerizon Doctore batec" konpondu zituzten "Catecismoa(c) edo pregunta(c)", bukatzen duelarik: "eta berze aniz vtziric orai vscarara izulinaidugun au explicazenbaitu zaifi. zafi.etic Christau batec yaquinbiarduen sustancia guda" (23-24. or.). Orain gure galdera: Hitz neurtuz daude- (6) Cf. F. Ondarra. "Gofiibarko euskara XVIII. mendeko sermoietan". Euskera XXVI (2. aldia) (1981)-1, 26, 349-365 (Ik. 353. or., 4. saila), Id. "Polikarpo Aitak zituen euskal esku-idatzi zaharren aurkezpena". Euskara XXVI (2. aldia) (1981)-2, 26, 633-649 (Ik. 645. or., 27. sermoia). (7) Guk 1, 2, 3, etab. zenbatu ditugu orrialdeak. Errakuntza bat dela medio, eskuidatzia 182. or.tik 283.era joaten da, baina testuak eskatzen du 183 ipintzea. Horregatik, euskal zatia 355.ean hasten da, baina 255 esan behar luke. (8) Izenburu hau guk asmatua da. (9) Izenburua guk asmatua da. (10) Cf. "Difuntos / Adultos / Libros U y 2.2 / Oyeregui" (Liburu horiekin batean josirik dagoen 3. libu– ruan aurkitzen da). Ik. hor 1819. urteko abenduaren 6.a, 18. or. cf. ere "Bautizados / Libros 1." y 2.Q /Afios 1566-1843 /Oyeregui", eta ik. hor 1820. urteko otsailaren 20.a, 141at./142. or.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz