BCCCAP00000000000000000001065
702 FRANTZISKO ONDARRA TESTUAK I. Narbarte I. Liburu' bezala dago josia, eta larruzko estalkia du. Zenbaturik dauden 262 orrial– dek osatzen dute, beren neurriak 145 mm. luze eta 90 zabal direla. Hitzaurrea ukitzen duten lau orrialde -43/46-- erauzirik daude. Ur markak hauek dira: 1. Hiru zirkulu bata bestearen gainean ezarriak eta goiko zirkuluaren gainean gu- rutze bat kokaturik. 2. Bi hizki haundi hauek: V B. 3. Hizki haundi hau bakarrik: B. Edukiari dagokionez, hau daukagu: 1. Leitubiarduenari Avisua (1-34). 2. Doctrifia christianaren explicacionea (34-184). 3. Calvariotaco Estacioac (185-219). 4. Jesu Christo gure Jaunaren Pasio sandua (219-230). 5. Becatu mortalaren gaistoa, eta Graciaren ona (230-236). 6. Cer significazenduten Mezaco ceremonia sanduac (237-259). 7. Salvia (260-262). Hitz neurtuz daude 4 eta 5, hitz lauz eta hitz neurtuz dago 3. Besteak hitz lauz izan dira idatziak. Oieregi bataiatu dugunean ere badaude 4 eta 5, zenbait aldaki txikirekin. Bestalde, 3. atalekoaren bertsoak eta Iberon 3 aurkitutakoak berdinak dira; baina ber– tsoak bakarrik, gainerako guztia desberdina delarik. 6. atalean ageri den Manogito de 4 Flores hori, euskal itzulpenaren erdarazko testua, 1776. urtekoa da. Doctrifia Astetere- na da, Menendez de Luarcaren eraskinekin. 11. Narbarte 11. Liburu bezala josia eta larruzko estalkiz hornitua dago. Gaia erlijioari buruzkoa da eta latinez ta gaztelaniaz dago gehiena, bederatzi orrialde bakarrik daudelarik euska– raz, idazkiak dituen 201 orrialde zenbatu eta 16 zenbaki gabekoren artean. Orrialdeak 140 bat mm. luze eta 90 bat zabal dira. Ur markak Narbarte I deitu dugunean daudenak bezalakoak dira, baina ia denak zenbatu gabe dauden orrialdeetan ageri dira. Edukiari gagozkiola, hauek ditugu: 1. Acto Fedezcuac (32-34/. 2. Acto Esperanzazcuac (34). 3. Acto Caridadezcuac (34-35). 4. Obra onen ofrecimentua (36-37). 5. Preces pro quacumque tribulatione (38-40). m. Oieregi. Larruz hornitua dagoen codex batean aurkitzen da. Gaia erlijioari buruzkoa da eta latinez, gaztelaniaz eta euskaraz dago. Neurriak: 205 mm. luze eta 140 zabal dira orriak, eta bi alderdietatik daude zenbatuak. 248 orrialde dira guztira, azkeneko 19ak euskaraz daudelarik. (2) Liburuaren izena hau da: Doctrifia christiana, eta berze asea gauz on Christavac salvazeco yaquin– biartuenac. (3) Cf. J. Arraiza Frauca, "Ibero, Via Crucis en vascuence de comienzos del sigla XIX". FLV, XX, 51 (1988), 143-154. (4) Jvan Nieto. Manogito de flores, cuyaJragrancia (sic -gr-) descifra !os mysterios de la Misa, y oficio di– vino, (etc.) compuesto por ei P. Fr. - - - - . En Madrid, En la Imprenta de Pedro Marin. Ail.o 1776. (5) Guk 1, 2, 3, etab. zenbatu ditugu orrialdeak.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz