BCCCAP00000000000000000001065
Nafarroako Bertitzaranan aurkitutako euskal testuak ABSTRACT FRANTZISKO ONDARRA (EUSKALTZAINDIA) Several texts in tbe Basque language belonging to tbe ftrst quarter oftbe nineteentb cen– tury are publisbed bere. Tbey wereJound in Narbarte and Oieregi, villages situated in tbe Higb-Navarrese valley ea/led Bertitzarana. We offer a briefintroduction, in wbicb we describe tbe documents, give a sbort account oftbeir contents and express ur opinion witb reference to tbeirpossible autbors, places and dates ofcomposition. Doing so, we aim at a wider and better knowledge, botb bistorical and geograpbical, of tbe Basque language. SARRERA Bertitzaranako Narbarte eta Oieregi herrietan aurkitutako eskuidatziak dira lan ho– netan ageri direnak. Horietako zenbait Narbarteko Sastrenea etxean daude gorderik eta besteak Oieregiko parrokia etxean. Gure lagun den Vidal Perez de Villarrealek eman zigun· Narbartekoen berri. Narbarteko eskuizkribuak, egia esan, Oieregitik' era– manak dira. Denak XIX. mendeko lehen laurdenekoak direla uste dugu. Narbarte 1, Narbarte II eta Oieregi izendatzen ditugu lan honetan. (1) Ez dugu dudarik egiten Juan Bautista de Oteiza-k eramanak izan zirela Narbartera Oieregitik. Herri honetako parrokiko liburuetan "Coadjutor del Barrio de Zozaya" bezala ageri da lehenengoz Bataiatuen libu– ruan --cl. 2. liburua, 159at. orrialdea-, eta hori gertatzen da 1831. urteko abuztuaren 4.ean. Lehenengoz "Rector Interino" Oieregin 1834. urteko abuztuaren 27.ean -d. 2. liburu hori bera-. Erretore 1845.go mar– txoaren 1.goan -d. Bataiatuen 3. lib.-, eta izenpetzen azkenekoz 1872.go urtarrilaren 9.ean -cf. ibidem-. Oieregin hiltzen da 1873,go martxoaren 7.ean "Dn Juan Bautista Oteiza", "Rector que fue de esta Parroquial•,; Narbarteko semea, 72 urrekin, eta Narbarten ehortzia da -cf. Hildakoen 3. lib., 45. or. -. Bere bizialdiaren hondarrean itsu zegoen. Narbarte Sastrenea etxekoa zenez, hemen bizi zen parrokiatik erretiratu ondoren eta hemen gordetzen dira, argitara ematen ditugun eskuidatziekin batera, Oieregin beraren aurretik erretore izan zenaren zenbait liburu. Horietakoren batean idatzi zuen Etulain-i erosia zela. Beraz, berak eramanak dira Sas– treneara Oieregiko eskuidatziak. [ASJU, XXIII-3, 701-755]
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz