BCCCAP00000000000000000001064

JOSE MATIAS DE ELIZALDE, URDAZUBIKO ABATEA 577 askotan ageri dira, adibidez, eusten eta icusten, zaguturic eta ezagutzen, etab.; devot, escandal, triunfant, uros, etab.; elisioa beti erten 'erraten' adizkian. Morfologian esagun ergatibo plurala -ek morfemaren bitartez egiten dela. Erakus– leak hauek dira: hau, honek/hunek, huntan, hauk/hauek, heken/hauken 'hauen', haukin 'hauekin', hautan; hori, hartan, horiek; hura, hark. Aditzaren alorrean normalki "izain" eta "egoin" modukoak erabiltzen dira, eta salbuespen gisa "izanen" antzekoak. Aditz izenean aldian behin "emaiteko" etab. ikusten dira, igan aditzarekin ia beti gertatzen dela hori. Aipa ditzagun "ateraia" eta "goanketan" hitzetan ematen diren fenome– noak, Lafitteren gramatikan 4 ukiturik daudenak. Sintaxian, noizean behin soilik aurkitzen da genitiboa objetuaren partez. Hiztegian Larramendiren hitzik badago, hala nola aldaira, aztianza -Larramen– dik "aztinanza"-, iduricanza -L. "irudicanza"-, iruder eta zulauskera. Bestalde, fran– tsesetik hartutako hitz asko daude. 4. Gure lana Testuak 5 eta orrialdeak guk zenbatuak dira. Adibideetan ez dugu hartu kontuan testu hasierako latinezko pasartea paragrafoak kontatzean. Dudarik badago, maius– kula egin dugu puntu eta paragrafo hasierako hizkia, baina dudarik ez badago dagoen bezala, beraz minuskula, utzi dugu. Aditz nagusia eta laguntzailea bat egi– nik dauden ala ez dudarik bazegoen, guk banatu egin ditugu. Laburturik zeuden hitzak deslaburtzean, guk sartutako hizkiak kortxete barruan ipini ditugu ia beti eskuidatziko lehenbiziko hiru orrialdeetan, baina gehienetan ez dugu horrelakorik egin 4. orrialdetik aurrera deslaburtu hitzetan. Hona noiz ez dugun erabili kortxete– rik 4. orrialdetik aurrera: 1. Maiz ageri diren pertsona izenetan. 2. Hemen ipintzen ditugu hitzotan: aingueru, Aita, apostolu, auquin 'hauekin', bainan, bere, beren, bezala, Virgina, evangelio, equen 'hauen', gure, Yaun, Yinco, izpiritu, compainia, nere, ondoan, saindu, Salvatzaile, Seme, ceren eta zure. 3. Deklinabideko atzizkietan, hala nola -aren, -ean, -etaric, -ganic, -quin, etab. Baina -ek, ergatibo plurala, beti kortxete artean jarri dugu. 4. Eratorpen morfemok: -garri eta -tzaile, bigarren hau Salvatzaile hitzean baka– rrik ageri dela. 5. Zenbait adizkitan, hala nola "duzue", "duzuen", "cituen", "zuten", "dauden" etab. Hiztegia eta Adizkitegia ataletan ez ditugu hitz eta adizki guztiak sartzen. Laburdurak: a. aditza, ad. adberbioa, adj. adjetiboa, d. determinatzailea, i. izena, ik. ikus, io. izenordaina, j. juntagailua. (4) Ik. Pierre Lafitte. Grammaire Basque. Elkar, 1979 - vid. ateraia-ri buruz 484. zenb., eta goanketan-i buruz 391.a-. (5) Lehen oharrean aipatu dugun Kristau Ikasbidea bezala, orain ezagutzera ematen ditugun testuak ere Eulogio Zudaire Huarte zenak, kaputxino lagun, Lekarozko Ikastetxean irakasle eta ikertzaile handia izanak aurkituak dira Etxeberria etxean. Berari esker izan dira plazaratuak.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz