BCCCAP00000000000000000001064

576 FRANTZISKO ONDARRA 2. Nor, noiz eta non Egilea Jose Matias de Elizalde da, Gartzaingo auzo den Aizanon dagoen Etxebe– rria etxean 1776.ean jaioa eta bertan ia 80 urte zituelarik 1856.ean hila. Loiolan egin zen premonstretar fraide 1801.ean eta bertan apaiztu, Urdazubiko monastegia erre eta utzirik zegoela frantsestearen ondorioz. Monastegi honetan dugu 1806.etik au– rrera, bertako abate izateraino iritsi zela (1833-1839). Jakintsua zen, Sibiliako Uni– bertsitatean ibilia, zazpi hizkuntza zekizkiena,3 konfesategian eta hortik kanpo ere itzal eta autoritate handikoa. Monastegitik jaurtikirik, bere 1a10tetxera erretiratu zen, eta hor gordetzen dira berak salbatu zituen liburuak, besteak beste hauek azpimarratzen ditugula: 1. Frai Bartolomeren lcasiquizunac, II. liburukia, 1817. 2. Larramendiren Diccionario Trilingiie, orain Eusko Legebiltzarreko Bi– bliotekan egon behar duena. 3. Giov. Tomaso di Castelli Italia'nisch-Franziisisch-undDeutsche Grammati– ca, oder Sprachmeister, 1783. N.B. Sorbaldan hau ipini dute: Gramat[ica} Italiana y Frances[a]. Italiera eta frantsesa alemanaren bitartez irakasten dira. 4. Horazioren lanak latinez. 5. Bossueten lanak frantsesez. 6. Kempis gaztelaniaz. 7. Lammenais idazleari buruzko lan bat. 8. Mystica Ciudad de Dios. 9. Don Quijote, 1854. urtekoa. Predikuak Urdazubin izan ziren predikatuak, honako hau irakurtzen baitugu: "Badugu orai ere, certaz nigar eguin: custe-uzue, nola gabilzan gucioc oguei ta amar urte untan: erri untaco eche guciac erreac: Espainia ta Francia gucia naasiac" 9, 4, 3. Azpimarratua Urdazubin gertatu zen konbentzio gudua zela-eta. Noiz izan ziren emanak? Lehenbizikoa 1827 .ean, bigarrena 1829.ean, besteak ere urte horietan noski. Zazpigarrena 1827.ean egina zegoen -ik. testu horretako 5. oharra-, eta sermoi hori predikatu zen urtean bi gizon, bata 80 urtekoa eta bestea 40 urtekoa, hil ziren herrian: "Una, nola sei egunen barnean atera diren erri chume untaric bi presona" 7, 3, 1. Lehenbizikoaren heriotzea mendekoste 13. igande ondoko astelehenean gertatu zen, Elizaldek mendekoste 15. igandean dioenez: "egun ama– borz (bere eriotzearen vezperan) izan cen meza nausian" 7, 2, 2. 3. Hizkuntzaren inguruan Lana gehiegi ez luzatzeko, laburki ukituko dugu alor hau. Grafian maiz erabil– tzen du minuskula paragrafo eta puntu ondoan. Fonetikan aferesia eta apokopea (3) Ik. Manuel Irigoyen y Olondriz. Noticias hist6ricas y datos estadisticos del Noble valle y Universidad de Baztan. Pamplona: Imp. Provincial, 1890 -vid. 104h. or.- Ik. ere Eulogio Zudaire Huarte. "Ultimas peripecias de !os premonstratenses de Urdax", Analecta Praemonstratensia LXI, Fasciculus 1-2 (1985), 64-106 -vid. passim-; id., "Elizalde,Jose Matias de", Gran Enciclopedia Navarra IV (1990), 258h.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz