BCCCAP00000000000000000001064

604 FRANTZISKO ONDARRA s[ainduare]n chedea Salvatore-aitzineco iru Procesionetan: izan bedi, otoi, ori bera Elizaco ume gucien intencionea. Iru egun autaco otoitz publicoetan escatzen diogu Yincoari bere benedicionea, gure arimenzat, gorputzenzat, aciendenzat, bazterrenzat, 1 aitorcen dugul[ari]c aren escuan dagoela gure buruen, eta gure gauza guc[ie]n zortea: jaitormen umila, baitez– padacoa, eta cinez iten bada, anitz valiosa! Ori comprenitzeco, adizazue otoitz edo rogacione aug[ue]n hist[orio]a-. Orai duela mila ta lau ehun urte (en 470.) sartu ciren Francian tropa estranyer cruel batzuec (los Borgofiones), Espainian Bonap[artere]n tropac sartu diren bezala: ez da deusere guertatzen ustecabetan: andiac ciren guiristino laz[oe]n becatuac, eta eguen castigatzeco igorri cituen Yincoac, ez soilqui tropa oriec: baicic berce asco malura. 2 [2] dembora lucean, urteoro eta urtean maiz sofritzen zuten frances misera– bleec Yincoaren aserredura yust[uare]n marea berri bat bazterret[a]n, echeetan, pre– sonetan: Lur-icarac maiz guertatzen ciren, eta Palacioric solidoenac lurreratzen: urteco demborac, sasoinac, edo estacion[ea]c, ereiteco &., naasiac zabilzan Oyaneco bestiec ssautzen, eta arrasatzen cituzten eguen landac: Otsoac tropaca sareen ciren egun[are]n erdian irietan, errietan, echeetan, eta masacratzen zuten arrabiarequin causten zuten gucia, dela aciendac, dela presonac.- Eche-erretzeac guertatzen ciren berbetan eta maiz: bacarrac ciren asteac, eche erreen berria barrayatzen etzenic: bacarrac ciren egunac (diote demb[or]a artaco historio-ileec), Yincoaren yusticiaren, eta castig[uare]n seinale icaragarri bat, yendec eusten, edo aditzen etzutenic- Mundu gucia icaran zagon, eta bacirudien mundua finitzera zoala. bein batez Bazcoten,3 S[an] Mamerto, Vienaco obispoa meza solemnea maren ari cen: irico yende gueiena Eliza Catedralean zagon Eldu da betb[eta]n berria, sua ichiqui zayola irico echeari, cein baitzen gucizqui maginificoa, eta andia, iri gucia azp[ia]n bezala zaucana: arritzen da yende gucia, ateratzen da Elizatic: goaten dire guciac ber[e]n echeetara, ber[e]n gauz[e]n zaincera: guelditzen da bacarric elizan S[an] Mamerto gloriosoa aldar[eare]n aitzinean. Cer eguinen du bacarric Elizan Obispo andi unec? Icusiric, yende gucia goanza– yola, meza acabatu gabe, ecin erranezco penaz beteric, auspez botatzen du lurrera bere burua: alchatzen du biotza Yincoa gana: adoratzen tu Yincoaren yuyamenduac: escatzendio bere meneco yend[eare]nzat barcamendua, eta misericordia [3] are gueiago: eguiten du votu, urteoro otoitzac edo rogacion[ea]c publicoan eguiteco, eta populu guciarequin Procesionean ibilceco. (Salvatore-aitzineco iru egunetan.) 0 cein andia den otoitz carsu bat[e]n indarra! 0 cein miragarria, Yincoaren podorea! Apenas S[an] Mamerto Obispoac finitu zuen bere otoitza, eta eguin bere votua, memen– tu artan berean guelditu cen sua milagrozqui, (norbeitec manatu balio bezala, eta adimenduric balu bezala, bere naus[iare]n zagutzeco eta obeditzeco): guelditu cen eta itzali arras, iri gucia consumitzera zoalaric, errcursaric 4 gabe... 0, cein- Compara zazue aistico icialdura oraico consolamenduarequin Yende gucia berriz bilcenda Elizara, bere Obispo s[ainduare]n gana, atseguinezco nigarra zariolaric. (1) E "bazterenzat", bazter- lerro bukaeran dagoelarik eta enzat hurrengo lerroaren hasieran. (2) E "mulura". (3) L la nuit de Piiques an[ne] 470. (4) Hola dago, agian "errecursaric" behar lukeela.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz