BCCCAP00000000000000000001064
Jose Matias de Elizalde (1776-1856), Urdazubiko monastegiko azken ahatearen predikuak Abstract FRANTZISKO ONDARRA (EUSKALTZAINDIA) We offer in this work several sermons composed and preached approximatively about 1828 in the High-Navarrese village called Urdazubi!Urdax byjose Matias de Elizalde (1776-1856), the last abbot (1833-1839) of the Premonstratensian monastery placed in the above mentioned village. When tne monastery was closed and the monks were expelled by the Spanish Government, the author took refuge at his native house, in the nearby Baztan valley, where he died. Jn our opinion, the texts are written in the variety spoken in Urdazubi ofthe Basque dialect known as the one used in Lapurdi. Aurkezten ditugun hamar testuak bilduma moduko bat egiten dute aldizkari !::onetan plazaratu genuen Gartzainen aurkitutako kristau ikasbide batekin 1 . Izan ere, denak Gartzaingo Aizano Etxeberria etxean izan dira gordeak eta denen egile edo jabea Urdazubiko monastegiko azken abatea izan zen. Urdazubiko parroki elizan izan ziren emanak xrx. mendeko hirugarren hamarkadan edo. 1. Testuak Hamar predikuak hari zuri bikoitzez koaderno gisa jositako 30 orritan hedatzen dira, zenbait orrialde zuri daudela. Paperaren neurriak hauek dira: c. 201 mm. luze eta 145 zabal. Ur-markarik ez da ikusten. Lehenbiziko testuaren 7. orrialdean V[ide] Cartapacio 7 irakurtzen da, eta l.an , eskuin aldeko goiko zokoan, 8 zenbakia ipini dute, eta berriz ere 8 orrialde honetan, beheitiago itsatsi/erantsi duten eta belarri bezala egiten duen papertxo batean. Horrek esan nahi du gure predikuek 8. koadernoa osatzen zutela, besteak non dauden ez dakigularik. Aurkibidea 2 hau litza– teke: 1. Salbatore Eguna, 2. S. Norberto, 3. Bestaberri Eguna, 4. Trinitate Igandea, 5. ;w.endekoste ondoko 7. Igandea, 6. Asunzioneko Eguna, 7. Mendekoste ondoko 15. Igandea, 8. Mendekoste ondoko 17. Igandea, 9. Eazko ondoko 5. Igandea, 10. Eazko ondoko 3. Zgandea. (1) Frantzisko Ondarra, "Gartzainen aurkitutako Kristau Ikasbidea", ASJU XXVI-3 (1992), 977-1002. (2) Testuen izenburuetan erabiltzen ditugun hitzak egileak testuetan barrena darabiltzanak dira. [ASJU, XXVIl-2, 1993, 575-611]
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz