BCCCAP00000000000000000001063

GONIBARKO EUSKARA XVIII.MENDEKO SERMOIETAN - F. Ondarra 355 (bein -ez). Hiztegian: iche, bost, mendi eta oian, atera eta aberasa; aditzean: chegun 'ditzagun' (48, 3, 2). 13. saila, zazpi sermoi (49-55), XIX. mendekoak. Autorea karmeldarra da, honako hau esaten bait du: "Ayta lumbier nere erreligionetaco Ayta D. 0 batec" (53, 9 v. 0 , 2), eta goian esan dugun bezala, A. Lumbier XVII. mende– ko karmeldar bat izan zen, teologu eta oradore handia, Nafarroako Zanko– zan jaioa. Euskara interesgarri xamarra, oro har, akats haundiak ere izan arren: ergatiboa gaizki askotan, aditzean singularra eta plurala nahasten etab. Gauza asko tatxaturik, lerro tartean ezarririk eta abar. Euskalkiak nahasirik: Oltza aldekoa eta Baztango zerbait; adibidez, aditzean dacu 'digu' (SO, 3 v. 0 ; 2), dabetedan 'dietedan' (49, 2 v. 0 ) eta gehiago. Esan daiteke autorea baztan– darra dela eta bere euskalkia eta Oltza aldekoa edo nahasten dituela. Foneti– ka eta morfologia: gehienetan -kin eta -z; ia beti -n ipintzen; -zt- gehienetan; -zk- eta -sk- erabiltzen; -zat atzizkia -dako'ren ordez. Hiztegian, arzai (49, 1, 2), arzain (49, 2, 2) eta arzaiiac (49, 1 v. 0 , 3), sortu (beti hola) 'jaio',presuna 'pertsona', arrazoin (SO, 4, 1), arrazonez (ib.), christiiio (SO, 3, 2) eta beste. Aditzean dacu eta digu, ducie -Oltza aldekoa-:- eta duzue. Gofiibarko euskara Munarrizko sermoietan Hirugarren saileko hamasei sermoi edo doktrinak -izen hau ematen die beren egileak- izango dira gure iturri eta oinarri nagusia. Ez dakigu nork izan ziren idatziak, baina esan dezakegu parrokuren bat dela. Garbi ageri da hau 20. dotrinan -hamaseiko sailean 10.a da-, esaten bait du: "arimen car– gue dauquegun sacerdote ogui" (20, 1, 1), "guri, zuen arimen artzei ogui" (ib.), "Xto gure arimen artzeiec manatzen digu guciogui, niri, eracutsitzadela, eta zuegui..." (ib., v. 0 , 1). Hamasei sermoi dira berak idatziak, baina gehiago ere idatzi zituen noski, bost dotrina prometatzen bait ditu konfesioaz (15, 5 v. 0 ) eta ez dira hemen agertzen. Ezagutzen ditugunak, 1755. eta 1773. urteen tartean izan ziren predikatuak. 136 Horrialde, 210/215 X 147/154 mm.; makinaz aldaturik, 132 folio betetzen. Euskara ona dutela uste dugu, gero eta hobea sintasiaren aldetik; hiztegian, erruz hartzen ditu erdaratiko hitzak. Eus– kalkiz, garbi dago goi nafar egoaldekoaz daudela eginik, bere legeak bete betean gertatzen direla. Goiiibarko euskaraz Ibar honetako euskara nolakoa zen ezagutzeko, Bonaparteren lanetara jo behar dugu. Noizean behin aipatzen du bere Le verbe basque en tableaux (5) izeneko lanean. Bainan badago beste lanik, autore honek berak egin eta (5) Ik. Deuxieme partie. Observations, X, XII, XXV, XXVII; eta Oltzakoaz: X, XI, XII, XXV, XXVII, XXIX, XXX eta XXXI; Gares edo Elkanokoaz: XII, XIX, XXIII, XXV, XXVII eta XXX.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz