BCCCAP00000000000000000001063

354 EUSKERA - XXVI (2. aldia) (26, 2 v. 0 , 2), dira 'dit' (36, 2 v. 0 , 2), ~aida 'zait' (36, l) eta Goiii aldeko zace (36, 2) etab. 7. Hiru sermoi (38-40), XVIII/XIX. mendekoak. Idazlea parrokuren bat da, honela leitzen bait dugu prediku batean: "Eliza ontan, ta nere pue– bloan" (38, 3, 1). Aurrekoak baino euskara hobea, ia hamasei sermoiko saile– koak bezain ona. Fonetika eta morfologia: ia beti -ki eta -s, esaldi konposa– tuetan bakarrik -n; -zt- gehiago, -sk- beti (gutxitan arkitzen), h- oso bakan (hume eta honesiceco), datibo pluralean -egui eta -ei, ergatiboa -ek gehienetan, u-a eta i-a gutxitan aldatzen. Hiztegian, mendi eta oyan erabiltzen ditu, eta Goiii aldeko isiguin (40, 3, 1) edo itssiguicen (40, 3 v. 0 , 1) 'irazeki', baita itsa– guizazu ere (40, 3 v. 0 , 1). Aditzean, dramagu eta Goiii aldeko duce 'duzue' (38, 4, 1). 8. saila, sermoi bat (41), XVIII/XIX. mendekoa. Eskua aurreko hiruena 1,ezalakoxea da, baina hala ere aparte ipintzen dut, ez bait nago horretaz seguru, eta beste arrazoirik ere badago bortarako. Euskara on xamarra. Fonetika eta morfologia: -ki ia beti, -s beti, -n beti kentzen (baina konposatuetan gordetzen); -st- beti, -sk- ezin esan, u-a etc. ia beti aldatzen, -ogui (4) datibo pluralean, -ek beti(?). Aditzean: Goiii aldeko duze (41, 3, 2). 9. saila, elizalcoak hartzen laguntzeko horri bat (42). Parrokuren bate– na; euskara ona, Goiii edo Oltza aldekoa. Fonetika eta morfologia: beti -ki, -s, -zt- eta ia beti u-a, i-a aldatzen, -egui; -ek ezin esan. Hiztegian: Gofi.i alde– ko iche (42, 1 v. 0 ) 'etxe'. 10. saila, lau sermoi (43-46), goikoaren garaikoak. Sermoiegileak Gipuzkoa aldekoa dela ematen du, bere euskara ez da Nafarroakoa, hemengo kutsua ematen saiatzen bada ere. Fonetika eta morfologia: ia beti -kifi (hiru aldiz -kin), beti -z, -n eta -zt-; h- ez; ez dira aldatzen u-a, etc.; -oi datibo plura– lean; -zat eta -gandik. Hiztegian: arrazoi, beste, ateratu, bainan orditu, beza– la, aniz, aizifiean. Aditzean: beti det, dala, naizala, diozcazu, didifi. 11. saila, sermoi bat (47), aurrekoen garaikoa. Autorea frantziskotarra edo kaputxinoa dela uste dut, honela esaten bait du: "gure Aite S. franciscoc" (47, 2 v. 0 , 1); aipatzen du baita ere "Jacopone Beato-ore" (3, 3). Euskara ez da txarra, Goiii aldekoa. Fonetika eta morfologia: beti -ki, -s (baina verriz); - n kentzen esaldi nagusietan; beti -st-; beti (?) -sk-; bost aldiz h-; ia beti u-a, etc. aldatzen; -egui datibo pluralean; beti (?) -ek. Hiztegian: beti Juangoicoa, Goiii aldeko lore (Oltzan flore); aditzean Goiii aldeko duze 'duzue'. 12. saila, sermoi bat (48), 1758. urtekoa. Euskara on xamarra darabil. Goi nafarra, bainan egoaldekoa ote? Fonetika eta morfologian: -ki ia beti, -s beti; -n beti ipintzen, -zt- ia beµ; ua, etc. ez aldatzen; datibo pluralean -ai (4) Hau bakarrik arkitzen dugu: "sufritu beartugule gaurogui itendaquizquigun agra– bioac" 2 v. 0 ; eta guziogi 1 v. 0 ere b~.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz