BCCCAP00000000000000000001063

GONIBARKO EUSKARA XVIII.MENDEKO SERMOIETAN - F. Ondarra 353 2). Aurrekoak eta hurrengo hamaseiak baino euskara garbiagoa dauka, abe– ratsagoa da hiztegiaren aldetik. Sintasia ere aurrekoak baino hobea du, ez ordea hurrengo hamaseitakoa bezain ona; hala ere ergatiboan huts egiten du zenbait aldiz. Fonetika eta morfologia: beti -ki, ia beti -s eta -n, beti .:zt- (baina gaisto) eta -sk-; fonetismorik ez u-a eta i-a arloan. Saileko lehenbiziko predi– kuan, h- asko; oso gutxi hurrengo bietan eta frango xamar laugarrenean; -h– 'ren bat hitzaren barruan: ihartuac, iho 'eho', auhec (bi aldiz). Aditzean hauek ditugu, besteak beste: huduquibeche 'iduki bitzate' (7, 4v. 0 , 2), guarda– chezu 'guarda itzazu' (8, 3, 2), beti -ehe- eta ez -cha-. 3. Hemen hamasei "doctrina" sartzen dira (11-26). Hauetaz gero hitz egingo dugu. 4. Bost sermoi (27-31), XVIII. edo XIX. mendekoak. Parrokuren batek eginak, beren sintasia gaizkara da, eta euskara Gofii aldekoa izan daite– ke. Fonetika eta morfologia: -kin (sic) eta -s beti (baina berriz), ez du beti galtzen -n, beti ipintzen -st- eta -sk- (bainan ezkerra), h- ia bat ere ez, datibo pluralean egui; u-a eta i-a normalki u-e eta i-e bihurtzen. Hiztegian: issifiic 'pizturik, allume' (27) (aparte dagoen papertxo batean), Bonaparte'k Gofiikoa bezala ematen duena (Oltzan ichiki delarik). Aditzean, goude 'gaude' (28, 3, 6), zoude 'zaude' (30, 2, 4), deuquete 'daukate' (27, lv. 0 ), doden 'dauden' (27, lv. 0 ), duze 'duzue' (27, 1) eta zace 'zazue' (27, 1). Azkeneko biak Gofii alde– koak, Oltzakoak ducie eta zacie direlarik. 5. Lau sermoi (32-35), aurrekoen garaikoak, horietako bat -32. predi– kua- 1822.urtean berriz predikatua. Beren idazleak, Bizkai aldeko erlijioso– ren bat izan daiteke, Larramendi zalea, sintasia txar xamarra du, ergatiboa gaizki ipintzen du eta beste hutsik ere badago aditzean: digu 'gaitu' -ren ordez eta horrelakoak. Lehenbiziko sermoian zenbait gauza zuzendurik, lerro tar– tean eta, beste hiruetan gauza asko zuzendurik, ia borradore bezala zenbait tokitan. Fonetika eta morfologia: Ia beti -ki eta -s, gutxitan -n eta horietatik batzuek zuzentzaileak erantsiak; ia beti -zt- eta -sk-; oso bakan h-'ren bat; u-a eta i-a aldatu gabe gelditzen; datibo pluralean -eri, ergatibo transitibo plurala -ek dela uste dugu. Gafiin (32, 1, 2) eta oianin (34, 1, 1) 'gafiean' eta 'oianen' esateko. Hiztegian, urrundea eta urrundetu (32,1,2) 'ausencia eta ausentarse', Larramendiren hitzak noski, beste hauek bezala: ugemarra (34,lv. 0 ,l) 'sire– na', escumaquilla (34,3,2) 'bastoi' eta ceaguigurteco, edo idolatriasco (32,2,2). Aditzean, Bizkaiko guengozan (33,3,4) arkitzen dugu, baina zuzen– tzaileak aldatu eta gueunden bihurtua; Oltza aldeko zacie (32,2) eta ducie (ib.) ere badira. Erakusleetan, gauzagau (32,1,3) eta guizongoni (33,21): lau bat aldiz guztira. 6. Bi sermoi (36-37), XVIII/XIX. mendekoak. Sintasia eskasa dute, ergatiboa ez dago beti ongi, aditza ere ez. Fonetika eta morfologia: Ia beti -kin (sic), beti -s, batzutan -n eta bestetan ezer ez, u-a eta i-a gehienetan alda– tu gabe, datibo plurala -egui. Hiztegian, ellementu (36, 1), merchede (36, 2 v. 0 ), lurra eta !lurra (36, 1 v. 0 ) etab. Aditzean, degu eta dugu, doque 'dauka'

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz