BCCCAP00000000000000000001063

352 EUSKERA - XXVI (2. aldia) A bokalaren itxidura edo intlesioa Badago gure sermoietan, denetan ez baina zenbait sailetan bai, beste fonetismo bat, orain Baztan'en, Ultzama'n eta abarretan egiten dena. Fonetis– mo horretan, a bokala e bihurtzen da, u, i, fi eta lr ren ondoan agertzen denean. Zenbait kasu bereizi ditzakegu hemen: 1. u-a aldatu eta u-e egiten da: fundedore, au de. 2. i-a berriz i-e egiten da: arime, andibet. 3. a-u oso gutxitan e-u: deuquete (27, lv. 0 ) 'daukate'. 4. a-i askotan e-i: neiz, geisto. 5. a-ii ere e-ii: befie 'baina', askotan i epentetiko bat sortzen dela: dei- fiu 'daiiu'. 6. ii-a: ii-e, eta hola bafietu, entraifie. 7. a-11 ere e-11: mellu 'mailu', eillegatu 'ailegatu'. 8. 11-a ere bai: mellerik 'mellarik'. 9. i eta ii'ren eragina zenbait aldiz aurrera eta atzera batean ailegatzen da: bene 'bana', engeiietu 'enganatu' eta beite "bait da'. Fonetismo hau dela-ta, hitzak oso aldaturik gelditzen dira batzutan: emein 'emanen', joein 'joanen', beite 'bait da'; eta hori bera dela-ta, arkituko dugu Eingeru eta ez Aingeru, belarrei 'bela' eta ez belorrai etab. Bestalde, gerta daiteke ere noizean behin e-u aldatu eta a-u bihurtzea, beraz e hori ireki edo zabaltzea: zauque 'zeukan', daus 'deus', zaure, naure eta gaure. Sail bakoitzaren zenbait bereizgarri 1. Sail honetan sei sermoi sartzen ditugu (1-6), 1743. urtetik 1753.erai– nokoak. Autorea nor eta zer izan zen ezin dugu esan; baina bere euskara, sin– tasia batez ere, gaizkara dela ezin ukatu. Fonetika eta morfologian, ia beti -ki eta -s erabiltzen ditu, beti -sk-, bainan ez du inoiz kentzen -n eta ia beti -zt dakar; ez da ia inoiz ere gertatzen u-a eta i-a'rekiko fonetismoa. Hiztegian, ikusgarriak dire compafiea (I. sermoi, 2. orrialde, I. parrafu), arrazobea 'arra– zoia' (2, lv. 0 , 3) gogortasona (1, 2, 1), eta aditzean egin dechagun 'ditzagun' (4, 2, 2), ecuszachaten 'zaitzaten' (1, 2, 1) eta holakoak, Ultzama aldean arkitzen diren bezalakoak. Sintasian aipatuko dugu "final" direlako esaldiak egiteko agertzen den salbazecoz 'salbatzeko' (2, 1, 1), eta horren antzekoak. 2. Lau sermoi (7-10); XVIII. mendekoak edo XIX. mendearen asiera– koak. Autorea parrokuren bat izan daiteke, esaldi hau arkitzen bait dugu ser– moi horietako batean, tabernaz mintzatzen ari dela: "gure erricoa" (7, 5v. 0 ,

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz