BCCCAP00000000000000000001063

.GOri!IBARKO EUSKARA XVIII.MENDEKO SERMOIETAN - F. Ondarra 351 Euskara nongoa duten Lehen esan dugun bezala, zenbat esku edo idazkera hainbat euskara, beraz 12 edo 13 euskara, gure ustez. Lau ez beste guziak Nafarroako euska– raz daude; lau hoiek -43.enetik 46.erainokoak- gipuzkoarren batek eginak direla esango genuke, baina saiatzen da nafar kutsua ematen. Besteak Gofii eta Oltza aldekoak; eta ezin dugu· oraindik esan Ultzama edo Ezkabarte alde– koaz ote dauden beste zenbait, edo horko kutsuarekin. Baztango aditz jokoa ere ageri da zenbaitetan, hots, XIX. mendean karmeldarrak idatzi zituenetan. Euskara nolakoa den Bat-banaka emango ditugu sail bakoitzaren zehaztasun bereizgarriak; bainan lehenbizi goi-nafar hegoaldeko euskalkiaren bereizgarri nagusiak aipa– tuko ditugu, horretarako gure aurrekoek -Bonaparte, Rene Lafon, Angel Iri– garay, Juan Apecechea, Manuel de Lecuona, Policarpo de Iraizoz etab. (3)– esan dutena gogoan hartzen dugula. Goi nafar hegQaldekoaren bereizgarriak 1. -n galdu egiten da lehenaldian: ze 'zen', zue 'zuen', zego 'zegon'. Bainan esaldi konposatuetan ez da galtzen, gorde baizik: horrela, erlatiboetan eta abar. 2. -ki atzizkia erabiltzen da -kin'en ordez: gizonareki. 3. -s atzizkia erabiltzen da -z'ren ordez: gizonas. 4. -sko atzizkia -zko atzizki konposatuaren ordez: egiasko, gizonesko. 5. -st- bihurtzen da askotan arteko -zt- bikotea: estute, tuste. Fonetika eta morfologia aldetik horiek dire bereizgarririk nabarmene- nak, azaletik eta sakondu gabe begiratuta. (3) BONAPARTE, Louis-Lucien. Le verbe basque en tableaux. Londres, 1869. LAFON, Rene. "Sur la place de l'aezcoan, du salazarais et du roncalais dans la classifica– tion des dialectes basques", Pirineos, XI (1955), 109-133 (batez ere 117 eta 127-128). IRIGARAY, Angel. "Nuevos documentos para ei estudio del vascuence alto navarro meridional", IV Symposium de Prehistoria Peninsular, Pamplona 1966, 261-269. APECECHEA PERURENA, Juan. Joaquin de Lizarraga (1748-1835). Un escritor navarro en euskara, Pamp)ona, 1978 (bere beste lanetan ere bai, bainan hontan batez ere). LECUONA, Manuel de. "Textos Vascos del siglo XVIII, en Tierra de Estella". Fontes Linguae Vasconum, 1973, 369-390. · IRAIZOZ, P. Policarpo de. "Versos euskericos del siglo XVIII". Fontes 1976, 65-75.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz