BCCCAP00000000000000000001063

350 EUSKERA - XXVI (2. aldia) Zenbat diren Sermoiak 54 dire eta badago gainera, eri dagonari ongi hiltzen laguntze– ko horri bat. la denak osorik daude; bainan 23. predikuan horri baten erdia falta da, ezker-eskubi, eta 36. sermoia ez dago osorik ta 37. a ere ez. Badira baita ere, 6 hitzaldi erdaraz, euskarazkoen garai berekoak, bainan eskuak ez dire berdinak. Erdarazko hoietako batean esaten zaigu nun eta noiz izan zen predikatua, hots, Izun 1707. urtean eta Arazurin 1732. urtean: baita ere Asiain, Etxauri eta beste herriren batean. Ez du honek esan nahi herri hoietan euskara galdua zegonik, bada, hain zuzen, Izun izan zen predikatua euska– razko dotrinetako bat, eta 50 urte geroago predikatua ere. Nork idatziak diren Ezin dugu esan nork idatzi zituen, bainan amabi bat idazle badirela badakigu. Esku asko dire, eta esku bakoitzak euskara berezia du, zenbat esku hainbat euskara, beraz 12 bat autore. Gehiena idatzi duenak, 16 eman dizki– gu; gutxienak sermoi bakar bat utzi digu. Berrienak karmeldar batek eginak dire, XIX. mendean; hoietako batean -nere sailetan 53. sermoian- hau irakurtzen dugu: "Ayta lumbier nere erreli– gionetaco Ayta D. 0 batec" (9v. 0 , 2, 8). Aita Lumbier XVII. mendeko teologu eta predikari bat izan zen, karmeldar oinetakoduna (2). Besteren bat frantzis– kotarra edo kaputxinoa izan daiteke, 47. predikuan leitzen bait dugu: "gure Aite S. franciscoc" (2v. 0 , 1, 3); sermoi bakar baten egilea dugu hau. Beste erlijiosoren bat ere badaiteke izatea autoreen artean; bainan pentsa daiteke gehienak herrietako apaizak izan zirela, gero sail bakoitzaren zehetasunak emango ditugunean esango dugun bezala. Noiz idatziak Gehienak, hala uste dugu, XVIII. mendean izan ziren idatziak, zaharre– na 1743. urtean. Dudarik gabe, .23 mende hortakoak dira, eta zazpi XIX. mendekoak; besteak XVIII. mendekoak edo XIX. mendearen hasierakoak izan daitezke. Bai euskarazkoak eta bai erdarazkoak XIX. mendean izan ziren berriz predikatuak, 1817.etik asi" eta 1832.eraino: beraz, garai hartan denak norbaiten eskuetan zeuden bildurik. Badago arrazoirik pentsatzeko besterik ere izango zuela eta galdu egin direla, edo oraindik gorde eta estalirik daudela. (2) LUMBIER Raymond, carme chausse, theologien et orateur (1616-1684). Dictionnai– re de Theologie Catholique, IX (1926), premiere partie. Mas breve en Espasa, s. v.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz