BCCCAP00000000000000000001063

GPNIBARKO EUSKARA XVIII.MENDEKO SERMOIETAN Euskaltzainburu jauna, Euskaltzain Jaun-Andreak, agur! Munarrizko sermoiak Donostia, 1980-Vl-27 Francisco Ondarra Duela ia hirurogei urte izan ziren arkituak lan honen iturri nagusia izan– go diren sermoiak. Garai hartan Intza'r Damaso A. Euskaltzaindian sartzeko hitzaldia prestatzen ari zen eta handik eta hemendik gaiak biltzen. 1921. urtea zen hura. Fernando Ak. -Mendozako :Fernando dela uste dugu, arabar kaputxinoa- Munarrizko parrokian, Nafarroako Goiiibarren, arkitutako ser– moi bat ekarri zion, eta gehiago ere bazirela jakin-arazi zion. Damaso A. belaxe konturatu zen literatura aldetik ez zuela baliorik batere sermoi harrek, bainan aditz jokoaren aldetik eta eskualde hartako euskararen lekuko bezala, oso interesgarria zela, eta eskatu zion parrokuari gordetzeko eta ez austeko, eta aukerarik izanez gero bialtzeko besteak ere, bere lana obeto egiteko beha– rrezkoak zituela ta. Ez dakigu noiz eta nola, bainan agirian dago Damaso Ak. eskuratu zituela Munarrizko parrokuari eskatu zizkion predikuak. Bere sarrera itzal– dian aipatzen ditu agiri hauek eta zenbait aditz jokoren berri ematen du; bes– talde, apez etxean arkituak izan zirela esaten du (1). Aspaldi hontan lraizoz– ko Polikarpo Aren. kontura egon dire, berak gorde, ditu, .gehienak irakurri eta jakingarriak atera. Bere eriotzea hurbil zegola sumatu edo, eta hil baino zen– .bait hilabete lehenago nere kontura utzi zituen, nik gorde eta ixtudiatu nitzan. (1) INTZA'r Damaso Aita. "Naparroako aditz laguntzalea", EUSKERA, 11 (1922), 11 z., 26. 1

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz