BCCCAP00000000000000000001063
GONIBARKO EUSKARA XVIII.MENDEKO SERMOIETAN - F. Ondarra 359 4. Erakusleak hauek dira: au, ori, ore; onek, orrek, arrek; abek eta ebek, oiek, aiek eta eiek; ontan, artan, artan. 5. Aldi askotan -bat, -at eta -batzuek, -atzuk izenarekin lotuak ageri dira, atzizki iduri: tiranoat 11, 2 v. 0 , andiegoatzuc 11, I v. 0 , arimebat 11, I, gendeinfielbatzuegui 11, I. 6. Adjetibo posesiboak: ene eta naure, zure eta zaure, gure eta gaure, zauren, bere eta beren, eien 'leur', aurorrec, zaurori, zaurorrec. 7. Hemen sartuko ditugu, aditza dela-ta gertatzen diren konglomera– tuak, gehien agertzen direnak, hauek direla: Baldin eta aditz laguntzailea: barimezuere 'baldin bazuen ere' 13, 2 v. 0 , bari maute 'baldin badute' 19,5 eta abar. Ba eta aditz laguntzailea: bauce 'baduzue' 12, I v. 0 • Bait eta laguntzailea: veinte 'bait da' 16, 2 v. 0 , kontestu hontan ageri dela: "ceifi veinte". Behar eta laguntzailea: beaurce 'behar duzue' 13, 2 v. 0 , beaurte 'behar dute' 19, 2 v. 0 , beaurzu 'behar duzu' 19, 3, beirtuzu 'behar dituzu' 19, 3. Jn eta laguntzailea: indunt 'in dut' 14, 4. Nahi eta laguntzailea: naut 'nahi dut', 15, 2, nauce 'nahi duzue' 11, 4. Sintasia Lehenbizi zenbait gauza berezi ipiniko ditugu, eta gero esaldi konposatuak, aditz jokoen aberastasuna ere kontuan hartzen dugula. I. Esaera edo esateko modu jakingarrietan hauek ditugu: Adjetibo posesibo edo edutezkoa: "Ay ene tristea!" 14, 4. Bide hitza 'ematen du, dirudi' adierazteko: "bidedu" 17, I. Diot hitza 'esan nahi dut'.adierazteko: "Etorrico da egun artan, Juicioco egunean diot" 17, 2. Genitibo eta aditza, akusatibo eta aditzaren ordez, askotan gertatzen da, adibidez: "sartuce, Bersabe Erregueren Ama, graciebaten escatzera" 19, I. Gure dotrinetako euskararen jatortasuna, ipintzera goazen pasartea bezalakoetan ikus daiteke: "lendabissico aldien etorcen bezala aur ssaio berrie, escuec fajaturic, otzac, negarres" 17, 4.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz