BCCCAP00000000000000000001063

358 EUSKERA - XXVI (2. aldia) 7. Idugui 'eduki' 13, 4 v. 0 eta iregui 'ireki' 13, 5 hitzetan kontsonantea soinudun egiten da. 8. la beti ezp- da, oso bakan esp-'ren bat ikusten dela: espaut 'ez badut' 23, 3. Esn- bakanen bat ere badago ezn'ren ordez: esneitequela 20, 1 v.o. 9. Bi aldiz arkitu dugu adisquidia 21, 3 v. 0 , adisquidea'ren ordez, bai- nan salbuespen hutsa bezala. · Morfologia 1. Goi nafar egoaldekoaren fenomenu morfologikoak beti gertatzen dira; beraz, aditzean lehenaldian -a- dago -n'i"ik esaldi bakunetan; eta izene– tan beti, huts egin gabe, atzizki hauek arkitzen ditugu: -s, -ki eta -sko. Horre– gatik: ce 'zen', cego 'zegon'; sues, nequees, penas 18, I; odolesco 13, 4 v. 0 ; gurussebatzuqui 16,4 'guraiza batzukin'. 2. Deklinabidean jakingarriak: Ergatiboa plural transitiboetan -ek da, salbuespenen bat kenduta: "erita– sunec, oiieceac (sic) afrentec, deshondrec... estzaquete iii" 16, 1. Genitibo edutezkoa laburtu egiten da singularean, gehienetan esango nuke: "Jangoicoan gracie" 12,2. Datibo pluralean -egi: becatoregui 11, I v. 0 ; zenbait hitzetan singula– rrean ere bai: ioregui 'inori' 19, I v. 0 , eribetegui 'eri bati' 11, 2 v. 0 • Destinatiboa: -dako. Ablatiboa gehienetan -tik da, baina askotan -ti; pluralean -tatik, eta batzutan -tati. Inesiboa: beiten 'baitan' 12, 4 v. 0 • Ablatiboa, bizidunetan, -ganik, eta adlatiboa -gana. 3. Aditzarekiko zenbait fenomenu ere aipatuko ditugu: -larik atzizkia beti hola (Elkanoko Lizarragak gehienetan -laik): altzaz– quiquelaric 14, 4 'ahal zituelarik'. Geroaldia adierazteko, -n'rekin bukatzen direnek honela egiten dute: emanen, egonen, izanen, hemen sartzen dela hillen ere 20, 3 v. 0 : ageri da ere emain eta beste horrelakorik. Aipatzekoa da ere nola idazten dituen errezibizituz gero, galduz gero eta holakoak. Esan daiteke beti -eskeros, dena batean, idazten duela: galduesque– ros 15, 2, in esqueros 15, 2, errecibitu esqueros 15, 3.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz