BCCCAP00000000000000000001063

GONIBARKO EUSKARA XVIII.MENDEKO SERMOIETAN - F. Ondarra 357 gafiera esan daiteke Oltzakoa baino hobeto Gofiikoa dela, hor ikusten bait ditugu ofieztur, zein -fonetismo hau Oltzan baino gehiago Gofiin gertatzen da, hala uste dugu-, argizegi, arrano, lore, aurzutu, gastezutu eta oni, Oltza– ren alde ichiki (9) bakarrik dagolarik. Aditza ere Gorriren alde dago, beti beti erabiltzen bait ditu duze, zaze, dakize eta holakoak, Oltzako duzie, zazie eta dakizie'ren ordez. Goiiibarko euskara nolakoa Eskualde honetako euskarari buruz, honela hitz egiten du Bonapartek (10): "Gofii (localite appartenant a la variete d'Olza, faisant partie du sous– dialecte haut-navarrais meridional ultra-pampelunais)". Orain ikusiko ditugu berari buruzko zenbait zehetasun, bai fonetika eta morfologia, bai sintasi eta hiztegiaren aldetik. Esan dezagun aurretik bere idazkera, sermoi hauetan, garai hartako bestetan bezala, gaztelaniaren antzekoa dela; baina saiatzen da fonemaren bat berezten: ssocu 'xoku', chiquitio 'txikitto' eta abar. Fonetika Bai fonetika eta bai morfologiaren aldetik, bete betean goi nafar hegoal– dekoaren aurrean gaude. Aipa ditzagun zenbait fenomenu fonetiko: 1. -st- egiten -zt-'ren ordez estie 'eztia' (20, 3 v. 0 ), esta 'ez da', zaituste, geisto, salbuespen bakanen bat badagola: Eztuce 11, 2. 2. tr, br eta dr egiten ter, ber eta der/dar'ren ordez: atra (12, 4), abrats (13, 3 v. 0 ), bapedrac 'batbederak' (19, 2 v. 0 ), dramazquigun (16, 5), gindra– man (16, 5 v. 0 ) eta besteren bat. 3. Aurretik e- bat ipintzen kendu hitzean: equendu (16, 2). Ikusi baita ere ezifiegotzi 13, 4 eta ezinegotzi 13, 4 'zinegotzi'. 4. Hitzaren bukaeran -e bat erasten erdaratik datozen hitzetan: morta– lebat (11, 1), Arbole, eta (17, 3), celestiale (15, 1). Fenomenu hau ia beti ger– tatzen dela uste dugu. 5. Bokala diptongatzen zenbait hitzetan: aufiece 'ofiaze' (16, 2 v. 0 ), araigui eta areigui 'aragi' (14, 1 v. 0 , eta 14, 2), beigui 'begi' (13, 5), azaltzen direla baita ere ofiece (16, 7) eta begui (12, 4), ez ordea aragi. 6. A bokalaren itxidura kasu guzietan egiten da, salbuespen bat baka– rrik dagolarik: 3. kasua ez da azaltzen, beraz a-u ez da aldatzen. (9) Beste sail batean, hamaseidunaren ondokoan, saileko 27. sermoian arkitzen dugu issi– iiic. Ik. goian, 4. saila. (10) Le verbe basque... Deuxieme partie. Observations, X, 28. zenbakia. ·

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz