BCCCAP00000000000000000001062

JUAN MARTIN DE IBERO (1729-1783) IZUKO PARROKUAREN TESTUAK (I) 653 tenkerie, gureatso, guruxe, hee, hondra, igote, iken, i!loba, ingiritetu, itxiki, kefiitu, oian 'mendi', oraitu, plasa, puntecostado, sonberlu, xegi. Interesgarri litezkeen hitz edo aldae– ra eta adierak: arkindu, arrano, astre(e)gun, barga, bekatari/bekatore, bekela!bezela, ene, erren, etxekoandre (Lizarragak "etxakandre"), ezin indu, !anoa, mirabe, xanzi, xauzka 'dantza' (?). Adizkitegia Pluraleko bigarren pertsonaren bukaera -ze da, Oltzan -zie eta Lizarragan -zelzie delarik: "duze" 'duzue'. Subjuntiboko formez baliatzen da indikatiboko aldiak moldatzeko: dakiote 'zaie' -eta zeiote 'zaie' haren ondoan-; ze(i)kio 'zitzaion'. Ezaguna izan arren, jakingarri dela uste dugu ba-, bait-, baldin ba-, behar, nahi + aditzarekin gertatzen dena: bauce 'baduzue' 3, 2; i,einte 'baita' 6, 4; barimaute 'baldin badute' 9, 9; beaurce 'behar duzue' 3, 4; beirtuzu 'behar dituzu' 9, 5; naut 'nahi dut' 5, 3; neibau 'nahi badu' 3, 7. Ik. ere gueiltu 'gelditu' 14, 2; "gei/dadien" 'geldi dadin' 6, 3; zauste 'zaudete, zagozte' 11, 6. 4. Gure lana Zenbakiak guk ipiniak dira, 3.ak orrialde zenbakirik ez duela eta gainerakoak aurreko aldetik bakarrik daudela zenbaturik. Grafia arloan, zedila erabili dugu askotan c grafema eta te digraman, egileak hori nahi zuela uste izan dugunean, baina ez dugu horrelakorik egin z grafema eta tz digra– marekin, logikak hori eskatzen (?) zuela uste izan arren. Izen berezietako letra xehea guk larri bihurtu dugu, hala nola "Salomonec", "san Gregorio", etab. Azpimarraturik ez zeuden latinezko pasarteak guk letra etzanez eman ditugu. Latinezko errakuntzak zuzendu eta guk eginaren berri orrialde peko ohar batean ematen dugu testu bakoitzean. Hitz baten lexema eta deklinabideko morfema bi zatitan banaturik daudenean, batzutan batu gabe utzi ditugu, batez ere 12-16 testuetan, beste batzutan batu eta orrialde peko oharrean jakinarazten dugu, eta bestetzutan batu eta ez dugu eman horren berririk: 18 bat aldiz 1-2 testuetan. Hitzak loturik daudelarik, normalki horrela utzi ditugu, eta gutxitan askatu: zaure guratsoes, adibidez. Aditz nagusia eta laguntzailea loturik daudelarik normalki horrela utzi ditugu; baina zenbait aldiz eta hitz luzea sortzen zelarik, askatu egin ditugu jakinarazi gabe. Hiztegia atalean ez ditugu sartu hitz guziak, baina Adizkitegia atalean adizki guziak sartzen saiatu gara. Laburdurak: a. aditza, ad. adberbioa, adj. adjeciboa, au. aurrizkia, d. determina– tzailea, i. izena, ik. ikus, io. izenordaina, j. juntagailua, p. posposizioa.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz