BCCCAP00000000000000000001062
652 FRANTZISKO ONDARRA Motibatibo kasuko -gatik atzizkia subjuntiboarekin bat eginik aurki daiteke, tar– tean a epentetiko bat ipintzen dela: "tentacezanagatic" 4, l; "convertitudadienagatic 7, 2. Joakin Lizarragak gehienetan laburturik, hots, -laik bihurturic, erabiltzen duen aditz atzizkia Iberok osorik idazten du: "delaric'' 1, 1; "dagolaric" 2, 2; "duguleric'' 5,5. Sintaxia Gehienetan genitiboa erabiltzen da objetuaren partez aditz izenarekin: "cosecha ooan bilc;eco" 3, 2; "gu galduarasteco, gure destruic;eco? 8, 6. Noizbehinka menderatzen duen hitzaren ondotik dator genitiboa, baina inolaz ere ez Lizarragak erabiltzen duen maiztasunarekin: "6 locure becatorearena ... !" 1, 4; "pre– mio eternoa Gloriecoa" 5, 1, baina "Glorieco premio eternoa" 3, 3; "serpiente meta– lesco arrec" 12, 3, baina "metalesco serpiente bat" 12, 3 -lau aldiz orrialdean-. Hiru modutara moldatzen du pasiboa: 1. Partizipioa + ergatiboko -k atzizkiare– kin: "Jangoicoac escojituric" 2, 4; 2. partizipioa + ablatiboko -ganik atzizkiarekin: "tentatuec iquetea demonioanganic" 4, l; 3. iragangaitzeko laguntzailearekin: "para– tuco da" 'norbaitek paratuko du' 7, 9. Harridura perpausek ez diote eransten -(e)n aditzari: "Cein asusteturic egoindire orduen becatoreac!" 7, 5; "O eta cembat arracio dauquete!" 3, 8; "cer sustoac ... expe– rimentac;enditu becatoreac..!" 1, 3. Baldintzazko zenbait perpaus ik. Adizkitegia atalean, sarrera hauetan: bagindauke, baledi, baleiz, baleza, balezate, ba/ezazu, balezoke, balire, baliz, balize, balizeke, balu, bane– zakeze, bazenza eta bazute. Kausazko perpausak zenbait partikularen bidez egiten dira: 1. Zerengatiklzenga– tik18 (hau, behin); 2. nola ... beit-; 3. eze. Lehenbizikoak hiru gisatara moldatzen ditu: 1. Berak bakarrik: "cerengatic esta" 1, 3; 2. aditzari -(e)n eransten zaiola: "cerengatic esten" 1, 3; 3. aditzari beit- eransten zaiola: "cerengatic beizauque" 13, 1. Bigarrena nola ... beit- da: "nola deseac;en beizue Glorie ... , argatic tratac;endute neciotaco", 3, 3; "nola espeituce considerac;en; estuce ezac;en" 3, 3. Hirugarrena eze partikulaz: "inc;ece negar, ece motivoric asqui dauquece negar iteco" 3, 1. Erlatibozko perpausak, aditzari -(e)n atzizkia erantsiz gainera, izenordain eta par– tikula hauen bidez moldaturik ageri dira: 1. Beit-: "au de desgracieric ... andiena, merejibeitu negar itea" 5, 8; 2. zeinlzeifi: "ceifiec iten gueitu" 5, 3. 3. zeinlzeifi ... beit-: "cein beite" 1, 4. Ik. Hiztegia atalean Eze eta Nola partikulak. Hiztegia Larramendiren hitzen bat aurkitu dugu: gogargi, erakiera/eratasun (?), estalkin (?). Orotariko Euskal Hiztegian ez dauden hitz edo aldaera eta adierak: abegorratu, aflijizio, agile 'aquila', agostondo, alabaiere, ama, araigi, aufieze, beigi, belarrei, ber/a 'beraz', botoa, ellur, eregi 'erein', Espiritu Santi Uaune), ezin indu 'ezindu'. Retanan ez daudenak: geis- (18) Erabiliena zerengatik da.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz