BCCCAP00000000000000000001062

650 FRANTZISKO ONDARRA Fonetika Bokalak. Bokal armonia dela eta, i-a eta u-a sekuentzietako a hertsi eta e bilaka– tzen da, salbuespenak gutxi direla: "arrie" 6, 10; "Aite" 6, 4; "dafiuec" 6, 3; "vguelde" 1, 7; baina "gracia" 10, 4 -eta "gracie" 10, 4-; "Jerusalengo" 4, 4. Maiz hersten da a-i sekuentziako a, eta noizean behin idikitzen da e-u 10 sekuentziako e: "emein" 'ema– nen' 7, 6; "gueisto" 4, 2; "neiz" 'nahiz' 6, 4; "daus" 7, 8; "laudeque" 4, 6; "zaudela" 1, 7; "gauroc" 11 4, 1. Ll eta fi kontsonante sabaikariek ere herts dezakete aldameneko a, bai ezkerrekoa bai eskuinekoa eta fi-k biak batean ere bai: "el/egac;,eco" 3, 2; "defiuec" 4, 6; "melle– ric" 12, 5; "bafietu" 12, 7; "enguefietu" 3, 4. Gorago aipatu dugun i-k ere atzerantz eta aurrerantz batean herts dezake a bokala: "beiten" 2, 6; "beitequi" 12 4, 5. Hiatoa desegin gabe gelditzen da, salbuespen bakan-bakanen bat izan ezik: "adis– quidia" 11, 6; "erraniquecuac" 15, 6; "juan" 4, 1. Baina beti "abec" edo "ebec" era– biltzen ditu. Zenbait hitzetan bokala diptongatu egiten da: "aufieces" 'oinazez' 6, 4; "araiguien" 4, 2 eta "areiguien" 14, 4; "beiguiec" 3, 9. Baina ez dira falta "ofiece" 15, 2; "Araguieren" 14, 6 eta "begui" 6, 9. Bokal ezabaketak maiz gertatzen dira hitz bati kasu marka edo erakuslea eranstean: "jenden" 'jendeen' 2, 4; "Desiertoni" 1, l; "graciore" 2, 1. Kontsonanteak. Goi nafarrera hego aldekoan espero diren br, dr, tr kontsonante andanak ikusten dira: "abrats" 8, 1; "drecho" 2, 2; "intresa" 16, 3; eta desagertzen ari ziren "dramazquizun" 6, 9; "dramozquiona" 14, 5; "gindraman" (sic, -gi-) 5, 6 ere aurkitu ditugu. Beti behin izan ezik -zk- erabiltzen da adizkietan: "dizquigu": 12, 2; etab., baina "c;,asquitela" 9, 10. Ez partikula + g- > "ezq-" egiten da: "ezqueitusten" 3, 9. Baina deklinabideko atzizkiaren bukaerako -s horrela mantentzen da bertatik eratorrietan: "odolesco" 1, 4; "esqueros" 1, 4. Bai adizkietan eta bai bestelakoetan -st- erabiltzen da: "tuste" 1, 6; "esti" 10, 6; "gaste" 13, 6; "gastelun" (sic, -lun) 6, 12; "gueisto" 4, 2. Berdin gertatzen da ez + d– adizki hasierarekin beti, behin izan ezik: "estute" 1, 6; etab., baina "Eztuce" 1, 3. Ez + b-, d-, g-, !-, n-, z-. Ez + b- > ezp- bilakatzen da, salbuespen bakar batekin: "ezpadu" 1, 2; etab., baina "espeituce" 3, 3; ez + d- ik. aurreko paragrafoan; ez + g– >ezk-: "ezqueitusten" 3, 9; ez + l- edo n- > esl - edo esn-: "es/ii;;eque" 6, 10 eta "esnei– teque" 10, 2; ez + z- > esf- normalki: "es[ara" 2, 6; behin "ese-": "escezala" 11, 6; behin "ef-": "E[azule" 6, 3; bi aldiz "etf-": "etfazule" 6, 4 eta "et[azquizule" 6, 4. Morfologia Deklinabidean,13 ergatibo plurala -ek da, behin izan ezik: "jabeec" 3, 7; etab., baina "ofieceac" 6, 1 -plurala baldin bada-; datibo singularra -ari eta zenbait aldiz (10) Aldatu gabe gelditzen da a-u sekuentzia: "gauce" 1, 3; "dauque" 6, 7; "naute" 12, 1. (11) Izenordain pertsonaletako eu diptongoa beti "au" bilakatzen da. Ik. Hiztegia atalean Aurorrek, Gu, Ni, Zu eta Zuek sarrerak. (12) Fonetika sintaktikoa dugu hemen, bait daki baita. (13) Ez dugu kontuan hartzen izen berezia edo arrunta den, mugatua ala mugagabea etab.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz