BCCCAP00000000000000000001062
JUAN MARTIN DE IBERO (1729-1783) IZUKO PARROKUAREN TESTUAK(!) 649 Non Zenbait urte direla (ik. Euskera 1981-1, 355-357) testuok non kokatu dudatan ibili ginen: Oltza zendeako herriren batean ala Gofierrin. Badakigu orain Izun, Oltzako zendean, izan zirela eginak eta predika::uak, aurreko paragrafoan aipatu pasarteak erakusten digun bezala. Hala ere, jarraitzen dugu pentsatzen, gehiago aztertu eta sakondu ez badugu ere, Gofierriko emkaraz daudela. Bi arrazoi ditugu horretarako: 1. Aurkeztu genituen frogak (ik. berriki aipatu dugun Euskera) onak direlako, eta 2. sermoien egilea Gofiibarko Munarritzen jaioa delako. Izan zituen gai– nera bere etxean eta mantendu zituen bi iloba umezurtz, bere jaiotetxean mundura– tuak, arreba zenduaren umeak, horiekin herriko euskaraz mintzatuko zela noski eta horrek lagunduko ziola ikasi zuen euskara modua gordetzen. Bestalde, Oltza eta Gofiiko euskara oso antzekoa zen. 3. Hizkuntzaren inguruan Grafia Bokalak. Hitz hasieran v- ageri da normalki, u- bakanen bat ez dela falta: "vguel– de" 1, 7, baina "ugueldean" 14,1; "vr" 8, 2, baina "urec" 14, 7. Kontsonanteak. Noizean behin, /g/ herskaria adierazteko ge, gi idazten da: "geic;ere– na" 1,1; "obligecio" 9, 3; "gizon" 1,8; "gindraman" 'generaman' 5, 6. Hiru aldiz aurki– tu dugu gure fitxetan -qa- eta -qu- grafia ea eta cu-ren ordez, bai eta -q ere -c normalaren partez: "ezqarela" 15, 4; "Mediquetengatic" 'mediku batengatik' 1, 4; "emendiq" 14, 6. Salbuespen gisa idazten da h- hitz hasieran: "hau" 14, 7; "hedertasunecoetan" 13, 3; "hee" 2, 4; "humeac" 3, 7, baina "vmeac" 3, 7; eta behin bokal artean: "carguhe" 10, 3. Ixa adierazteko ss, n eta g/j ere erabiltzen dituela uste dugu: "ssaiec" 3, 7; "naie– tan" 6, 8; "ssaio" 2,5; "geio" "jaio" 14, 2; "jeio" 14, 1. Txiki hitzaren txikigarria ti eta r-ren bitartez moldatzen du: "chiquitioa" 9, 8 eta "chiquilo" 2, 2. Badaki ts eta tz digramak erabiltzen: "abrats" -ik. Hiztegian-, "eracutsi", "itsu", "orso" etab.; "anitz" 5, 4; "beltzac" 5, 3; "itz" 4, 6; "Ittz" (sic, tt bikoitza) 5, 7; "Vtzi" 5, 10. Baina gehienetan t + c edo z zediladunak ikusten dira tz-ren ordez: "anit:{ 5, 1; "it_( 7, 8 eta "iq:" 10, 5; "vq·i" 6, 7. Eta t gabeko c eta z zediladunak ere ageri dira: "gozac;en" 3, 2; "ani~" 1; "v~i" 1, 3. Honek ez du esan nahi zediladun c eta z guziak tz-ren partez daudela, adibide hauek erakusten dutenez: "_fa.da" 'zara' 1, 4; "fUrequi" 2, 4; "farela" 2, 6; "embar~afeas" 3, 7. Behin baino gehiagotan, zedila ahaztu zaiolako edo, "cu" idazten du "zu" idatzi beharrean: "ducu" 1, 4; "dulcure" 5, 11, baina "dul– zu::e" 5, 11; eta behin "ea" jarri du"za"ren ordez: "cauquen" 'zeukan' 1, 8. Azentu marka maiz samar ageri da, gehienetan baina ez beti adizkietako azken silaban azaltzen dela: "zut' 1, 5; "cindue' 6, 8; "se~e' 2, 3; "guero"' 9, 6; "becatorea" 7, 8; "zauque" 9, 1. Galdera eta hasperen perpausetako hasierako hitzean azentu marka antzeko bat agertzen da, maizenik ezker alderantz etzana dagoena, ohiko galdera eta hasperen sei– nalearen partez: "cer nauzu erran~agun zutes?" 2, 6; "Cein asusteturic egoindire orduen becatoreac!" 7, 5.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz