BCCCAP00000000000000000001062

648 FRANTZISKO ONDARRA eta/edo predikatua, bertan berriz l 719an emana, Arazurin l 732an, Asiain, Etxauri eta Ororbian(?) ere izan zela entzuna. Herri horiek guziak elkarren ondoan daude eta Izutik hurbil. Berrienak(?) 1774 erakusten du ur-markan, eta 1784 urtean Gesalatz ibarreko Argifianon izan zen emana, "al tomar la bula afio de 84 en Arg. 0 " baitio, berriz erabilia 1819, 1825 eta 1829 urteetan. Gogora dezagun Gesalatz ibarraren eta Oltza zendearen artean dagoela, eta Gesalatzekin mugatzen duela Gon~J Mu– narritzek. 2. Nor, noiz eta non Nor Nor da gure testuen egilea? Parrokuren bat izango zela egilea uste izan genuen predikuak irakurri genituenean eta horien berri eman genuenean ( Euskera 1981: 355). Orain badakigu hori egia dela etaJuan Martin de Ibero, Irufierriko Oltza zen– dean kokatua dagoen Izuko parrokua -erdaraz Abad deitua- dela autorea. Gofierriko Munarritzen l 729ko otsailaren 5ean izan zen bataiatua eta Izun l 783ko azaroaren 28an hil zen, bertako parroku edo abad izan zelarik 1754 urtetik 1783 urteraino. Ez dakigu beste inon arimazain izan zenik, baina ezetz esango genuke, Izurako izendatu zutenean ez baitzegoen oraindik apaizturik. Izuko Apezetxea izene– ko etxea 1838 urtean erre zelarik, erraustu ziren elizako liburuak, eta Nafarroako Archivo Diocesano eta Archivo de Protocolos artxibuetara jo dugu Iberoren idazkeraren bila, horietako bigarrenean aurkitu ahal izan dugularik haren izenpe eta errubrika, eta predikuetako idazkerarekin erkatu. Noiz Lehenbizikoa 175 5 urtean idatzia da eta azkenekoa 1772an, ia denak behin baino gehiagotan izan zirela predikatuak, eta 8. eta 15.ak azken aldiz l 773an. Geroago beste parroku edo predikariren batek aprobetxatuak izan ziren 1817 eta 1829 urte– en artean. 8 Testuetan ageri diren datek, eta, bat baino gehiago ematen baldin badi– ra, lehenbizikoak, zein urtetan izan ziren idatziak eta, jakina, predikatuak adieraz dezakete. Hau esateko, 11. testua hartzen dugu kontuan, baitakigu predikatua izan behar zen festaren aurreko eguneko data daramala. Domingo del Espiritu Santo edo Mendekoste Iganderako da eta estalkian Izu y ]unio dos del ano de 1770 dio,9 urte horretan igande hori ekainaren 3.ean izan zelarik. Beraz, jakinarazten zaigun egune– an ez zen izan predikatua, idatzia baizik; urteak, berriz, zein urtetan izan zen bai ida– tzia eta bai predikatua adierazten duelarik noski. (8) Sail bakoitzari ezarri genion data (Euskera 1981: 352-355) aldatu egin dugu askotan, argitara eman ditugunean testuak. Gure uste edo iritzi berrien arabera, hona hemen sail bakoitzaren data: l.a lehen bezala, beraz 1743-1753 urteen artekoa; 2.a xvm mendearen 3. laurdenekoa; 3.a, orain ezagurze– ra ematen duguna, 1755-1774 artekoa; 4.a, lehen bezala, XVIII-XIX mendeen artekoa, autorea, Felix de Langarika Arabako kaputxinoa, Irunean bizi zena, l 756an jaio zelarik eta l 795ean oraindik bizi zela– rik; 5.a xvm mendeko 3. laurdenekoa; 6.a aurrekoaren garaikidea; 7.a xvm mendeko 4. hamarkadakoa; 8.a XVIII mendearen erdi aldekoa; 9.a 4. saila bezala; 10.a xvm mendearen erdi aldekoa edo; 11.a XVIII mendeko azken laurdenekoa; 12.a l 758koa; 13.a xvm mendearen 3. laurdenekoa. (9) Ik. 11. testuko 2. oharra.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz