BCCCAP00000000000000000001062

JUAN MARTIN DE IBERO (1729-1783) IZUKO PARROKOAREN TESTUAK(]) 647 esan eta eginekin puntua sendotzeko. Hitzaldiaren ondotik, batez ere, baliagarri gerta daitezkeen prediku eta bestelako liburuak ere ematen dira ezagutzera, etsenplu harrobi bezala, eta gure aurrean aurkezten dira Andrade, Barcia, Calatayud, Carabantes -aipatuena eta kaputxinoa-, Chia, Echeverz -bigarren aipatuena eta nafarra-, Eusebio, Garces, Lyra, Man(n)i 6 eta Parra -hirugarren aipatuena-. Testuen zerrenda Ezagutzera ematen ditugun testuak hauek dira: 1. "Domingo quarto de Adviento, afio de 175 5". Berriz predikatua 175 7 urtean. 2. "Adviento. Dominica tertia adventus, afio de 175 7". Berriz 1768, 1770 eta 177 3 (?) urteetan, eta hurrengo mendeko 1822 eta 1829-etan. 3. "Dominica secunda Quadragesimae, afio de 175 7. Delos pocos que se salvan". Berriz 1762 eta 1764. Bazterrean Izu dio. 4. "Domingo Primero de Quaresma. afio de 57". Berriz 1758, 1759 eta 1760 urteetan. 5. "Sermon de Penitencia". l 759an predikatua. 6. "Doctrina del pecado mortal. afio de 1766". Berriz l 769an. 7. "Del Juicio V niversal. Venida del Juez". 1768 eta l 770etan. 8. "Doctrina para el Domingo segundo de Adviento". 1769, 1770, 1771, 1772 eta 1773 urteetan predikatua. 9. "Dela reverencia, que deben los hijos a sus Padres". 1769 eta l 771etan. 10. "Domingo segundo despues de Resurreccion". 1770ean. 11. "Dela Dominica dela Pascua del Espiritu Santa". 1770 eta 1772etan. Izun ida– tzia 1770ean. 12. "Domingo de Quinquagessima (sic, -ss-). Tratase dela Passion". 1770 eta l 772etan. 13. "Para el Domingo segundo despues dela Epifania del dulcissimo nombre de Jesus". 1770, 1772 eta 1817etan. 14. "Para el dia de Reyes". 1770, 1823 eta 1829etan. 15. "Dela muerte". 1771, 1772 eta 1773etan. 16. "Domingo quinto dela resurrecci6n". 1772 eta 1830etan. Erdal testuak Eranskin gisa, esagun Munarritzen 7 aurkitutako multzoan badirela sei prediku erdaraz XVIII. mendekoak, euskarazkoak bezala hurrengo mendean berriz aprobetxa– tuak 1819-1829 urteen artean. Zaharrena l 707koa da eta Izun izan zen idatzia (6) Egileak "Mani" idazten duena Giovanni Battista Manni (1606-1682) da, izen honetako lana ida– tzi zuena: Quattro Massime di Christiana Filosofia, gaztelania:a itzulia, besteak beste, J. B. de Murcia kaputxinoak. Ik. 16. testuko 17. oharra. (7) Muruzabalgo multzoan ere badago erdarazko sermoirik.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz