BCCCAP00000000000000000001062
646 FRANTZISKO ONDARRA 1. paragrafoan, baina ez dira gure eskuetara ailegatu. Abenduko 3. iganderako bi ser– moi zituen paratuak, 2. testuak dioskunez. 2 Lau hitzaldi prestatu zituen gurasoei buruz, Jose Maria Satrustegik argitaratutako euskal testu zaharrak I liburuan irakur– tzen dugunez,3 horietako lehenbizikoa berak 104 h. orrialdeetan argitara emana dela– rik eta bigarrena gure lan honetako 9.a, beste bien berririk ez dugularik. Egile beraren zazpi testu ditu Satrustegik, Izarbeibarko Muruzabalen zeudenak gorderik, horietako hiru eskaintzen dituela aipatutako liburuan Ororbia izenburuaren pean. Ezagutzera ematen ditugun testuek badute idatzi edo predikatu izan zireneko data, eta honen arabera antolatu ditugu funtsean, baina zenbait aldiz huts egin dugu. Horregatik, 3. lekuan ipini dugun testuari 4.a dagokio, 9.ari 8.a legokioke, eta 1770. urteko bost predikuak honela egon behar lirateke, hots, 14, 13, 12, 10 (sic) eta 11, eta ez 10, 11, 12, 13 eta 14, guk jarri ditugun bezala. Ur-markak. 1. Lehenbiziko hiruetan Ospital Genera/ de Pamplona4 irakurtzen da bi zirkulu kontzentrikoren artean, ageri direla ere leoi bat zirkuluen barruan eta koroa hauen goiko aldean. 2. Laugarrenean hauek ikusten ditugu: batetik, I FARGUES / NAVARRE, eta bestetik, hiru zirkulu bata bestearen gainean, gurutze bat eta koroa horien gainetik, bi esku antzeko ezker eta eskuin eta FIN ezkerrean eta 1755 (sic, ---5) irakur daitekeena eskuin aldean. 3. Bosgarrenean, batetik M RAGETE (sic, -GE-) / BEARN, eta bestetik hiru zirkulu etab., gurutzea goikoaren gainetik, esku antzekoak / eta FIN eta 1756. 4. Seigarrenean, M RAGUETE (sic, -GUE-)/BEARN, hiru zirkulu, guru– tzea gainetik, bi esku antzeko eta FIN eta 1763. 5. Gainerakoetan, I BRVN (bukaerako -N buruz behera) / BEARN (-N buruz behera), hiru zirkulu, gurutzea gainetik, esku antzekoak eta FIN eta 1761 (sic, -1). Kanpoko egitura. Gurutze bat ageri da goiko bazterrean orrialdearen erdian, eta horren partez edo horrekin batera IHS anagrama. Hasieran Bibliako pasarteren bat ematen da latinez, ia beti ebanjelioetatik hartua. Gurutzea edo anagrama eta pasarte horren aldamenetan ager daitezke dotrinaren gaia, data eta dagokion igandea edo jaia latinez edo gaztelaniaz. Hitzaldiaren sarrera dator ondoren, aipatu den pasartean oina– rritzen dela, eta sarrera amaieran Ama Birjinaren laguntasuna eskatu eta Ave Maria deia ipintzen dela. Predikuaren mamia edo gaia garatzen da gero, eta predikua amai– tu ondoan, askotan (Omnia) sub correctione Sanctae Romanae Ecdessiae (sic, -ss-) ezartzen da, eta esaldi honen azkeneko hitzaren ondoan behin errubrika eransten da.5 Bibliografia. Erabili dituen iturriak maiz aipatzen ditu orrialde bazterretan, itu– rri horiek askotan itun zahar eta berriko liburuak direla. Horien ondoan ugari ikus– ten ditugu Elizaren Aiten eta doktore eta santu famatuen izenak, hala nola S. Agustin, S. Anbrosio, S. Gregorio, Sto. Tomas edo "Divus Thomas" etab., beroien (2) Ik. testu honi ipini diogun orrialde peko 3. oharra. (3) Jose M. Satrustegi, Euskal testu zaharrak-[. Irufiea, 1987. Ik. 106. or. a.: bertan irakurtzen dugu– nez ume batek lau "obliguecio" zor dizkie "gureatsoegui", hots, "Obliguecio abec dire. 1. obediencia. 2. erreberencie. 3 amorea, eta 4. alimentue, edo sustentoa". Lau horietatik ezagutzen ditugun biak 1769.ekoak dira. (4) Paper fabrika hau 1755.ean hasi zen paper egiten. Ik. Rafael Garcfa Serrano. "El Molina de Papel del Hospital Genera! de Pamplona", CEEN 16, 1974, 7-21: cfr. 9. or.a. (5) Hau gertatzen da 7. testuaren bukaeran, han ipintzen dugun 48. oharrean adierazten dugun bezala.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz