BCCCAP00000000000000000001061

HEMEZORTZIGARREN ETA HEMERETZIGARREN MENDEETAKO EUSKAL GUTUN ... b) Bidarrai, 1808. urteko abenduak 2. Jose Manuel de Irigoyen, Baztango alkateitri igorria da eskutitz hau, eta, besteak beste, honela dio: «berorrec eztu entenditcen frances cartaric pues orra nie escuaraz zer. escatcen dudan». Ernaut izeneko gizaki bat ageri da bertan. Baigorriko alkatea ote? Urte hontan eta hilabete hauetan, Baigorriko alkatea J. Ernautene zen. c) Arizkun, 1808. urteko abenduak 6. Berriz ere Baztango alkateari bidalia. Euskararen aldetik, emitorio erabiltzen du «inventario» itzultzeko: «nie emitorioan falta diren gauzez nai ditut frogac eguin». 3. Arizkun, 1850. urtea. Haserre bizian zeuden Arizkun eta Errazukoak, gaztelaniaz dagon agiri batean irakurtzen dugunez, arrazoia hau zelata: «camino de travesfa para los lugares de Arizcun y Errazu», eta horregatik batzorde bat antolatzen du Baztango «ayuntamiento constitucional» -ak arazo hau obeto ixtudiatzeko; eta, bitartean, nahi lituzke han egiten ari diren lanak geldiarazi «para evitar las fafales consecuencias que de llevar a efecto han de resultar con precisi6n al Valle por la controversia en que se manifiestan los dhos pueblos de Errazu y Arizcun», dio. Batzordea honako jaun hauek osatzen dute: Juan Luis Echeverria, Francisco Dolagaray eta Juan Crisostomo Vidaondo eta Mendinueta-k. Hauen azterketa ikusi ondoren, Arizkungoak ez datoz bat hor irakurtzen dutenarekin eta beren ezezko borobila agertzen dute euskaraz eta gaztela– niazko erantzun gogor eta bizi batean, guk hemen bi hizkuntzetan ematen dugun hontan. B. GUTUNEN ALDAPENA 1. Sara, 1799. urtekoa. [3] (Helbidea) «Bastango jaun alcatejuratuei entregatua izanen da carta hau = Bastan». (Gutunaren edukia) «Saran eguina ustai/aren 7. an 1799 Saraco Alcate Juratuec Bastango Jaun alcate Juratuei. iruitaco herrico ulhaina, ethorri c,aicu Jaunac; c,uec, Saraco hazienda hor Basquetan direnen berheala erretiraasteco eman dioc,uen ordenas parte eguitera. 477

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz