BCCCAP00000000000000000001061
FRANCISCO ONDARRA buru gehiago eraman «heguico herrirat..., ceren baitire han Lehenago guanac direnac herri huntaric». Ikusten denez Sarakoek Hegui esaten dute, ez Heugi, eta horrela esaten dute baztandarrek ere gaurko egunean: Egui. Baztan eta Eguikoek bazeukaten komenio bat eta horren bitartez bazuten Baztango haziendek Eguiko mendietan bazkatzeko eskubidea eta Eguikoek Aldude edo Kintokoetan. 2. Ramon Etchechury, 1808. urtea. Ramon Etchechury-k, 1808. urtean, hiru gutun bidali zituen Baztan aldera euskaraz idatziak. Jaun hau Almandozko ostalari izan zen izendatua urte hortako urtarrilean, bainan urtea bukatu baino lehen iges egin zuen bere gauza guziak berekin zeramatzala. Bere hartzekodunak ohartu zirenean, atzetik jarraitu eta ondasun guziak kendu zizkioten, bera ordea ez zuten arrapatu. Bahitu zizkioten zerak atzera bereganatzeko, Baigorriko agintarien– gana jo zuen. Arazo hau zelata, zenbait gutun igorri zituen bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Baztan eta Baigorriko alkateek ere bidali zituzten zenbait esku– titz, ez ordea euskaraz, baizik eta Baztangoak gaztelaniaz eta Baigorrikoak frantsesez eta gaztelaniaz. Etchechury Bidarraikoa zen jaiotzez eta Lekarozko emazteki batekin zegon ezkondurik, berak dionez eta Lekarozko parrokian aurkitu dugun agiri honek erakusten duenez: «El dia tres de Marzo de mil ochocientos seis, con consentimiento gradual, que conforme a R 5 • Ordenes prestaron sus interesados imediatos, contrageron entre si, en mi presencia, y testigos abajo nombrados el S 10 Sacram 10 del Matrimonio Ram6n de Echezuri soltero natural de Bidarray en el Reyno (sic) de Francia hijo lexitimo de Juan natural de Bidarray, y Maria de Miura natural de la villa de Hurdax, y Maria Josefa de Serorena, soltera natural de este lugar de Lecaroz hija lexitima de Juan Mathias natural de este lugar de Lecaroz, y Antonia de Aroztegui natural del Lugar de Irurita, haviendo precedido las tres proclamas conciliares en las Iglesias, que corresponden, no parecio ante mi iinpedimento alguno que obste la celebraci6n de dho. Matrimonio: fueron testigosJuan de Aramburu natural de Macaia, y Pedro de Camerun natural de Itsasu, y otros, en cuia verdad firme yo_ el Rector: Por Comisi6n y mandado del sor Provisor Fr. Jose Ramon de Sariviarte Rector interino» (eta errubrika) Gure ostalariak idatzitako gutunei buruz zerbait esango dugu orain. a) Bidarrai, 1808. urteko azaroak 26. Bere adiskide eta berme den Pedro Jose de Arreche, Almandozen, Bertarrechea izeneko etxean bizi denari zuzendua da gutun hau. 476 [2]
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz