BCCCAP00000000000000000001061

HEMEZORTZIGARREN ETA HEMERETZIGARREN MENDEETAKO EUSKAL GUTUN EZ~EZAGUNAK Francisco ONDARRA Euskalherriko agintariek bai beren arteko eta bai beren menpekoekin izan dituzten hartuemanetan oso gutxitan erabili dute euskara gutun, agiri eta abarretan. la larogei urte direla, 1908. urtean, ikusi zuen egia hau Serapio Mugica-k, eta zenbait euskal gutun argitaratu zituen. Harrez gero ez da asko haunditu euskal gutunen kopurua, kargudunen inguruan. Lan hontan saiatu direnak hauek izan dira: Fausto Arocena 1, Donostia A., Angel Irigaray eta E. Zudaire, eskutitz berriak aurkitu eta ezagutzera eman dituztelarik. Gure lan hontan lau gutun ez-ezagun ematen ditugu, horietako hiru Baztango alkateari bidaliak eta laugarrena adiskide bati, bainan agintariekin zer ikusirik daukan arazo batekin erlazionatua. Ematen dugu ezagutzera baita ere beste bostgarren agiri bat. Gutunetan zaharrena 1799. urtekoa da, beste hiruak 1808. urtekoak direla eta bostgarren garbitasuna 1850. urtekoa. Agiri bakoitzari buruz zenbait xehetasun ekartzen ditugu lehenbizi, eta gero, ahalik eta zehazkiena, aldatzen ditugu denak. A. GARBITASUN BAKOITZARI BURUZKO ZENBAIT AZALPEN 1. Sara, 1799. urtea. Sarako alkate eta tenienteak, Mendiburu eta Lahetjusan jaunek, Baz– tango alkate eta juratuei idazten diete 1799. urteko uztailaren 7 an. Baztan eta Sarako haziendekiko komenioa berritu nahi dute eta bitartean hazienda 1. Ik. Bibliografia, lan honen amaieran. [l] 475

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz